Site logo
Sep 19
Transgenikoen kontra manifestazioa Madrilen

Dakizuenez, Gasteizen Transgenikorik EZ elkarte bat dago. Talde honek Madrilen Transgenikoen kontra antolatutako manifestazioan parte hartu zuen. Han egon zen ere Zentzuz Kontsumitu kontsumo arduraduna eta elikadura-subiranotasuna bultzatuz Hona hemen manifestazio horren bideoa:

Sep 19
Kontsumo taldeak, pausoz pauso…. aurrerantz goaz

24 talde, 500 familia, 70 baserritar, 32 emakume baserritar. Gure indarra, SAREA! Hona hemen Nekasare-k egindako bideo bat kontsumo taldeei buruz gehiago jakiteko.

Sep 19
Nekazaritza Ekologikoaren Azoka Matxete Plazan

Urtero bezala, datorren larunbatean, urriaren 2an, ospatuko da Nekazaritza Ekologikoaren Azoka Matxete Plazan.  Zentzuz Kontsumitu-k gonbidatzen zaitu bizitatzera zure interesa izango delakoan. Matxeten denetarik aurkituko duzu; umeentzako tailerrak, hiriko baratzak, hazien aldaketa, produktuen erakusketa eta beste batzuk.

Sep 19
“No te consumas” antzerki lana, Gasteizen

Zentzuz Kontsumitu-k  Xucrut taldearen“No te consumas” antzerki-lana ikustera gonbidatzen zaitu. Lana honekin, artistek ikusleei egungo gizarte kontsumistaren inguruan gogoeta egiteko aukera eman nahi diete  Noiz: datorren azaroaren 28an Hegoalde Gizarte Etxean Gonbidapenak lortzeko: – medicusmundiren dendan, Pio XII 18. – “El 70” tabernan, Kutxi,  60. Ez gera ikusi gabe!!  (Antzerki-lana gasteleraz izango da)