Hiri berri bat ezagutu
Vitoria-Gasteiz bidezko merkataritzaren alde
Zentzuz Gasteizko Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsuko Sarea da, eta lau erakundek osatzen dute: SETEM Hego Haizea, medicusmundi Araba eta Bide Bidean.
Sare honek bidezko merkataritza eta ondasun eta zerbitzuen kontsumo arduratsua sustatzen ditu gure hirian, ikuspegi global eta feministatik, arreta berezia jarriz sistema ekonomiko globalizatuak gizartean eta ingurumenean dituen eraginei eta ekoizpen- eta kontsumo-kate osoan giza eta lan-eskubideak errespetatzeari. Hori guztia hiriko beste eragile eta erakunde batzuekin sarean eta Gasteizko Udalaren laguntzarekin, urteko lankidetza-hitzarmen baten bidez.
Begiratu MapaZentzuz-ek eskaintzen dituen sektoreak
Zentzuz Kontsumituk proposatzen dizu artikulu interesgarri bat irakurtzeko, Afrikako elikadura-burujabetzari buruzkoa, Elfrieda Pschorn-Straussek idatzia. Ez da berria, baina bai gaurkotasun handikoa. Argitaratu zenean, Pschorn-Strauss Hazien eta Jakintzaren gaineko Ekimeneko koordinatzailea zen (SKI); ekimen hori eskualdeko programa bat da, Biowatchek –KwaZulu-Natal probintzian (Hegoafrika) nekazariekin hazien eta agroekologiaren inguruan lan egiten duen GKE batek– ostatatzen duena. Egileak […]
Zentzuz Kontsumituk Arabako Kanpusean, Hezkuntza eta Kirol Fakultateko atzealdeko lorategian, Apirilaren 9an ospatuko den Tailer Agrokologikora gonbidatzen zaitu. Tailer honetan hainbat ekintza burutuko dira. Esatebaterako: Kontsumobideri buruzko informazioa jaso, kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskubideen defentsarako erakundea Ekimena ezagutu, eta nola bihurtu Sarreko plataformako kide, elikagaiak modu bateratuan merkaturatzeko ekoizle ekologikoen bilgunea Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritzako elikagaien arloko […]
Sektore publikoa legez behartuta dago, Europako 2014ko araudiaren zein estatuko 2017ko legediaren arabera, kontratazioa hornidura-kateetako langileen lan- eta bizi-baldintzak hobetzeko erabiltzera. Dena dela, baditugu esperientzia batzuk, bide horri askoz lehenago lotutako Europako hainbat administrazio publikorenak. Hemen Esperientzia arrakastatsuak erosketa publiko sozialki arduratsuan. Baliabide publikoak erabiltzea hornidura kate globaletan lan-arloko hobekuntzak sustatzeko txostenerako sarbidea ematen dizuegu […]