Site logo

Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsuko Sarea

VITORIA - GASTEIZ

Hiri berri bat ezagutu

Vitoria-Gasteiz bidezko merkataritzaren alde

Zentzuz Gasteizko Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsuko Sarea da, eta lau erakundek osatzen dute: SETEM Hego Haizeamedicusmundi Araba eta Bide Bidean.

Sare honek bidezko merkataritza eta ondasun eta zerbitzuen kontsumo arduratsua sustatzen ditu gure hirian, ikuspegi global eta feministatik, arreta berezia jarriz sistema ekonomiko globalizatuak gizartean eta ingurumenean dituen eraginei eta ekoizpen- eta kontsumo-kate osoan giza eta lan-eskubideak errespetatzeari. Hori guztia hiriko beste eragile eta erakunde batzuekin sarean eta Gasteizko Udalaren laguntzarekin, urteko lankidetza-hitzarmen baten bidez.

Begiratu MapaZentzuz-ek eskaintzen dituen sektoreak

Azken Berriak

Ez galdu ezer

May 31
Erosketa publiko Arduratsuko Esperientziei Buruzko Topaketa datorren 19an eta 20an Gasteizen

Zentzuz Kontsumituk eta REAS-ek “Erosketa publiko arduratsuko esperientziei buruzko topaketa” antolatu duten datorren 19an eta 20an Gasteizko Europa Gizarte Etxean. Jardunaldiak funtzionariei zuzenduta dago batipat, eta KPAKO politiken aplikazioari eta jarraipenari buruzko esperientziak ezagutzeko aukera izango dute. 20an goiz osoa erabiliko da administrazio publikoetako pertsonal tekniko eta juridikoarentzako berariazko lan-espaziotzak esperientziak partekatzeko eta zalantzak argitzeko […]

May 25
Elikadura Subirotasunaren aldeko asteazkenak, datorrren maiatzaren 31an

Zentzuz Kontsumituk, Bioalik eta Bionekazaritzak ELIKADURA SUBIROTASUNAREN ALDEko ASTEAZKENen harira,datorren maiatzaren 31an, 19.00tik aurrera, Bioalaiko egoitzan (Txalaparta kalea, 23),  Bizilurrek argitaratutako BIDE BERRIAK dokumentala proiektatuko dute. Ondoren,Unai Arangurenek, EHNE Bizkaia eta Vía Campesina-ko kideak “NOLA BERRESKURA DEZAKEGUN BERTAKO ELIKAGAIEKIN OSANSUNTSU ELIKATZEKO ESKUBIDEAz” hitz egingo du.  Zaintza zerbitzua behar ezkero, aurretik eskatu behar da,  helbide elektroniko […]

May 09
Zentzuz Kontsumituk kontratazio publiko arduratsuari buruzko oinarrizko prestakuntza antola du REAS Euskadirekin

Zentzuz Kontsumituk kontratazio publiko arduratsuari buruzko 2-3 orduko oinarrizko prestakuntza antola du REAS Euskadirekin lankidetzan eta Vitoria-Gasteizko Udalaren finantzaketarekin. Prestakuntza-jarduera hori maiatzaren 18an izango da eta erabat doakoa izango da. Azkenaldian, Vitoria-Gasteizko Udala interes handia agertzen ari da gai honen inguruan, sail arteko mailan. Hain zuzen ere, prestakuntza eta aholkularitza eskatu dituzte, eta uste dugu […]

Laguntzaileak:

Finantzatzailea: