Hiri berri bat ezagutu
Vitoria-Gasteiz bidezko merkataritzaren alde
Zentzuz Gasteizko Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsuko Sarea da, eta lau erakundek osatzen dute: SETEM Hego Haizea, medicusmundi Araba eta Bide Bidean.
Sare honek bidezko merkataritza eta ondasun eta zerbitzuen kontsumo arduratsua sustatzen ditu gure hirian, ikuspegi global eta feministatik, arreta berezia jarriz sistema ekonomiko globalizatuak gizartean eta ingurumenean dituen eraginei eta ekoizpen- eta kontsumo-kate osoan giza eta lan-eskubideak errespetatzeari. Hori guztia hiriko beste eragile eta erakunde batzuekin sarean eta Gasteizko Udalaren laguntzarekin, urteko lankidetza-hitzarmen baten bidez.
Begiratu MapaZentzuz-ek eskaintzen dituen sektoreak
Maiatzaren 14an Vitoria-Gasteizek bat egingo du Bidezko Merkataritzaren Munduko Egunaren ospakizunarekin. Gasteiztar guztiek hainbat jarduera ireki izango dituzte Foru plazan, 11:00etatik 20:00etara. Jardunaldiari ekingo zaio kontsumo-alternatiben azokari hasiera emanez. Hainbat stand izango ditu, oso gai ezberdinekoak, besteak beste, banka etikoko ekimenak, energia berriztagarriaren kontsumoa, energia berriztagarrietan oinarritutako jokoak, artisautza, bigarren eskuko arropa, elikadura ekologikoa, telefonia […]
Datorren asteartean, apirilak 5, UPV/EHUko Arabako Campuseko Letren Fakultateko klaustroak IX Azoka Agroekologikoa hartuko du. 10:00etatik 14:00etara postu ugarik elikagaiak kontsumitzeko ohitura jasangarriak sustatuko dituzte (ingurumen, ekonomia eta gizarte alorretatik), eta unibertsitate komunitateari eta bisitan etortzen diren guztiei mota horretako elikagaiak eskuratzeko erraztasunak emango dizkiote. Zentzuz edizio honetan ere bertaratuko da, Bidezko Merkataritzako produktuen informazio […]
Bioarabak bere zazpigarren edizioa abiatuko du martxoaren 18, 19 eta 20an Iradier Arenan, eta Zentzuzek parte hartuko duten erakusketarien parte izango da. “Somos Comercio Justo – Bidezko Merkataritza Gara” izeneko erakustokian aurkituko gaituzu, bidezko merkataritzaz betetako stand batean: kafea, txokolateak, kakaoa, snack-ak, azukreak, zukuak, espeziak eta beste hainbat produktu, guztiak elikadurarekin lotutakoak. Bioaraba urtero egiten […]