Site logo

Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsuko Sarea

VITORIA - GASTEIZ

Hiri berri bat ezagutu

Vitoria-Gasteiz bidezko merkataritzaren alde

Zentzuz Gasteizko Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsuko Sarea da, eta lau erakundek osatzen dute: SETEM Hego Haizeamedicusmundi Araba eta Bide Bidean.

Sare honek bidezko merkataritza eta ondasun eta zerbitzuen kontsumo arduratsua sustatzen ditu gure hirian, ikuspegi global eta feministatik, arreta berezia jarriz sistema ekonomiko globalizatuak gizartean eta ingurumenean dituen eraginei eta ekoizpen- eta kontsumo-kate osoan giza eta lan-eskubideak errespetatzeari. Hori guztia hiriko beste eragile eta erakunde batzuekin sarean eta Gasteizko Udalaren laguntzarekin, urteko lankidetza-hitzarmen baten bidez.

Begiratu MapaZentzuz-ek eskaintzen dituen sektoreak

Azken Berriak

Ez galdu ezer

Sep 19
“No te consumas” antzerki lana, Gasteizen

Zentzuz Kontsumitu-k  Xucrut taldearen“No te consumas” antzerki-lana ikustera gonbidatzen zaitu. Lana honekin, artistek ikusleei egungo gizarte kontsumistaren inguruan gogoeta egiteko aukera eman nahi diete  Noiz: datorren azaroaren 28an Hegoalde Gizarte Etxean Gonbidapenak lortzeko: – medicusmundiren dendan, Pio XII 18. – “El 70” tabernan, Kutxi,  60. Ez gera ikusi gabe!!  (Antzerki-lana gasteleraz izango da)

Sep 18
Teoriatik ekintzara

Apirileko “Vitoria Trantsizioan” aurkezteko jardunaldiak eta gero, bada garaia lanari ekiteko eta denok batera nahi dugun hiria eraikitzeko. Ekainak 11ren, goizeko 10:00etan Gaztetxe ondoan dagoen parkean antolatuko dugun topaketara gonbidatzen zaituztegu. Parte-hartze dinamikak, musika, tailerrak, haurtzaindegia….Elkarbanatzeko janaria ekarri!!! Desazkundetar piknik-a egingo dugu. 19:00tan JORDI SKYWALKER Y LA COMPOST BAND-en kontzertua. Informazio gehiagorako sakatu hemen

Sep 18
Bisita bat Ekuadorretik: bestelako begirada bat bidezko merkataritzako produktuei

Gabriela Gaibor, Maquita Cushunchic Comercializando como Hermanos (MCCH) Ekuadorreko fundazioko gure kidea hemen zegoela aprobetxatuz, solasaldi bat antolatu genuen Bioalai elkartearekin batera. Bioalaik badu kontsumo kontzienteko talde bat, bazkideek bultzatua, elkartearen eroste-irizpideei jarraipena egiten diena. Duela urte batzuetatik, haren dendan eskaintzen diren produktu askoren jatorria aztertu izan du, eta haren praktika koherenteago eta arduratsuago bihurtzeko […]

Laguntzaileak:

Finantzatzailea: