Site logo

Sektorea: Iritzi artikuluak

Jan 25
Elikadura Burujabetza, Erosketa Publiko Arduratsua eta Zainketak, iruditan

https://youtu.be/REwD1zKnoFk https://youtu.be/7T4b8ETGAnI https://youtu.be/WsrWkLCFDew Hemen duzue Zentzuz Kontsumitu partzuergoak bere hiru lan ardatz nagusietan urtetan zehar egindako lanaren laburpena, iruditan: Elikadura Burujabetza, Erosketa Publiko Arduratsua eta Zainketa.

Mar 30
Martxoak 30, etxeko langileen nazioarteko eguna

Neure buruari galdetzen diot ea nola lortzen ote dugun bizitza aurrera ateratzea sistema honen barruan. Hau da aurkitzen dudan erantzuna: zaintza ez dago sistemaren barruan. Eta barruan ez badago, ez da aitortzen; eta ez bada aitortzen, ez da balioesten; eta ez bada balioesten, ez da ordaintzen. Eta bizitza, sistemari eusten dion hori, ez bada aintzat […]

Mar 07
Gora Borroka Feminista

Kontsumoa gure sistema ekonomikoa elikatzen duen iturria da. Zainketa gure bizitzaren sistemren iturria elikatzen duen bezala. Gatazka, bizitza- kapitala dira gure borrokaren erdigunea. Gaur M8, greba feministaren ardatzen barruan, gelditzeko eta emakume goztioi inbaditzen dizkiguten bidegabekerien aurrean borrokatzeko proposamena: Ez kontsumitu, gutxien aberastasuna eta gehiengoaren pobrezia bermatzen duen sistemaren konplizea ez izateko. Ez ezazu onar […]

Dec 20
“Eta zuk, Emakumeen aurkako indarkeria kontsumitzen duzu?”

Izozturik esnatu nintzen goiz hartan. Emakumeen aurkako indarkeria kontsumitzen ari nintzen. Ez da droga berri bat, ez eta analgesiko berri bat ere, kontsumitzeko era  berri bat baizik, ordu arte kasu egin ez niona, eta beste emakume batzuen bizitzari zuzenean eragiten ziona. Laburbilduko dut. XXI. mendeko emakume bat naiz, inola ere ez niokeena uko egingo nire […]

Oct 03
Panorama berria Erosketa Publiko Arduratsuan

Zentzuz Kontsumitu partzuergoak 10 urte baino gehiagoko ibilbidea egin du Vitoria-Gasteiz erreferentziazko hiria bihurtzeko helburuarekin, kontsumo kontziente, arduratsu eta eraldatzaile bat oinarritzat duen eta bizitzaren jasangarritasuna erdigunean jartzen duen ekonomia sozial eta solidarioko ereduari dagokionez. Esparru horretan, duela urte batzuk, Erosketa Publiko Arduratsua lantzeko apustu bat egin genuen, gure ustez tresna ahaltsua zelako administrazio publikoaren […]

Aug 08
Emakumeek sortutako alternatibak

Sistema patriarkal kapitalista ondasunak eta zerbitzuak ekoizteari ematen dio lehentasuna, oroz gainetik. Merkatua da garrantzitsuena, eta esparru horretatik kanpo dagoen guztia baztertu egiten da. Gizonen eta emakumeen arteko desberdintasunen naturalizazioan oinarrituta, eredu horrek ez du lantzat jo etxe-arloan ordaindu gabe aurrera eramaten den jarduera. Alabaina, sistema kapitalista gizarte-erreprodukzioaz arduratzen diren emakumeen lan ez-ordainduan bermatzen da. […]