Zentzuz Kontsumitu-k Xucrut taldearen“No te consumas” antzerki-lana ikustera gonbidatzen zaitu. Lana honekin, artistek ikusleei egungo gizarte kontsumistaren inguruan gogoeta egiteko aukera eman nahi diete Noiz: datorren azaroaren 28an Hegoalde Gizarte Etxean Gonbidapenak lortzeko: – medicusmundiren dendan, Pio XII 18. – “El 70” tabernan, Kutxi, 60. Ez gera ikusi gabe!! (Antzerki-lana gasteleraz izango da)
Apirileko “Vitoria Trantsizioan” aurkezteko jardunaldiak eta gero, bada garaia lanari ekiteko eta denok batera nahi dugun hiria eraikitzeko. Ekainak 11ren, goizeko 10:00etan Gaztetxe ondoan dagoen parkean antolatuko dugun topaketara gonbidatzen zaituztegu. Parte-hartze dinamikak, musika, tailerrak, haurtzaindegia….Elkarbanatzeko janaria ekarri!!! Desazkundetar piknik-a egingo dugu. 19:00tan JORDI SKYWALKER Y LA COMPOST BAND-en kontzertua. Informazio gehiagorako sakatu hemen
Gabriela Gaibor, Maquita Cushunchic Comercializando como Hermanos (MCCH) Ekuadorreko fundazioko gure kidea hemen zegoela aprobetxatuz, solasaldi bat antolatu genuen Bioalai elkartearekin batera. Bioalaik badu kontsumo kontzienteko talde bat, bazkideek bultzatua, elkartearen eroste-irizpideei jarraipena egiten diena. Duela urte batzuetatik, haren dendan eskaintzen diren produktu askoren jatorria aztertu izan du, eta haren praktika koherenteago eta arduratsuago bihurtzeko […]
Maiatzaren 11n, gurekin izan ziren Cecilia López –indigena tzotzila, ehulea eta emakume indigenei buruzko ikerketetako kolaboratzailea– eta Georgina Molina Terreros –maien sinbologiari buruzko ikerkuntza-proiektuan parte hartzen duen diseinugile bat–, eta Jolom Mayaetik eta Kinal Antzetik ehungintza-kooperatibak sortzen emakume gisa izan zuten esperientzia kontatu ziguten. Topaketa elkarrizketa gisa egin zen Bidezko Bideanen, eta han geure esperientziak […]
Hona hemen, Gasteizen, 2007ko martxoaren 13an eta 14an egindako Kontsumo Arduratsuari buruzko I. Mintegiko testu argitalpena. Mintegia “Zentzuz kontsumitu” Lankidetzarako Hezkuntza proiektuaren barnean antolatu zen eta Mugarik Gabe, Setem Hego Haizea eta Euskadiko Paz y Solidaridad Fundazioa garapenerako lankidetza GKEek antolatu zuten elkarlanean, Gasteizko Udaleko Lankidetza Zerbitzuaren diru-laguntzarekin. Open publication – Free publishing – More […]
Okelaren kontsumo osasuntsu etakontzienterako gida txikia: behikiaeta ardikia. Zein Okel Jaten Dugu?
Hona hemen Zentzuz Kontsumituk GGEK eta Kontsumoari buruz bultzatutako eztabaidaren ondorioak. GGKE eta Kontsumoa, ONGD y Consumo