Iparralde Globalak hausnarketa sakona egin behar du bultzatzen ari den eredu soziopolitikoari eta horrek hego globalean dituen ondorioei buruz. Nahita indarkeria eta gerra, pobrezia eta hondakinak sortu diren herrialdeak; emakumeen beharrak bermatu ezin izan diren herrialdeak, ezta haien giza eskubideak ere… Hor migrazioak sartzen dira jokoan, eta han eraikitzen dira zaintza-kate globalak. Kanporatu egiten dituzten […]
Datorren asteartean, ekainak 22, Zentzuz sareak “Zaintzaile migratuak, gure Iparraldeko Hegoaldea” ikerketaren emaitzak aurkeztuko ditu. laster web-orri honetan kontsultatu ahal izango dena. Enarak Kooperatibak dinamizatutako Ikerketa-Ekintza Partehartzailea izan da, eta Zaintza-Kate Globalen arazoa aztertzen du Gasteizen. 2020an eta 2021ean, etxeko eta zaintzako 30 emakume langile etorkinek parte hartu dute elkarrizketetan eta eztabaida-taldeetan, eta migrazio-prozesuari buruz […]
2019ko urriaren 20an, Zentzuz Kontsumitu eta Mundubat erakundeek Etxeko eta Zainketetako Emakume Langileen Gasteizko I.Topaketa antolatu zuten Sorginenean. Langileek taldeka eta banaka partekatu zituzten euren bizipen eta esperientziak Arabako etxeko eta zainketetako lanaren inguruan. Hona hemen topaketaren bideoak, hainbat hausnarketarekin.
Datorren urriaren 20an Gasteizko emakumeen etxean, Sorginenean, goizeko 9.30etatik aurrera Gasteizko Zaintza Sareak (hainbat elkarateen sarea dena), Zentzuz Kontsumitu-k eta Mundubat-ek sustatutako etxeko lanak eta zaintza lanak egiten dituzten emakumeen topaketa garatuko da. Orain arte horrelako ekimenarik ez da garatu gure hirian. 50 emakume baino gehiagok parte hartzea espero dugu, 3 gaien inguruan hausnarketa egiteko: Gure inguruan eta […]
Neure buruari galdetzen diot ea nola lortzen ote dugun bizitza aurrera ateratzea sistema honen barruan. Hau da aurkitzen dudan erantzuna: zaintza ez dago sistemaren barruan. Eta barruan ez badago, ez da aitortzen; eta ez bada aitortzen, ez da balioesten; eta ez bada balioesten, ez da ordaintzen. Eta bizitza, sistemari eusten dion hori, ez bada aintzat […]
Zentzuz Kontsumitu-Consume con Sentido partzuergoak (ZK) “Zeinek eta zaintzen du eta nola Vitoria-Gasteizen? Etxeko-langileen egoera Vitoria-Gasteizen: hurbilketa bat” ikerlana aurkezten du. Lan honen helburua da etxeko eta zaintzako lana ikusgai jartzea, gure hirian lan-mota hori nola egiten ari den ezagutaraztea, eta bai bizitzaren zaintzaren garrantzia, bai bidezkoa, ekitatiboa eta erantzunkidetasunezkoa izango den zaintza-sistema baten beharra […]