Dena gelditu nahi dugu eta eguneroko normaltasunarekin apurtu nahi dugu. Beraz, dena itxita egotea da helburua. Martxoaren 8an komertzioak itxi eta irekita dauden horietan ez kontsumitzera deitzen dugu jendarte guztia, emakume* zein gizon. Emakume* guztiak kaleetan mobilizatzen behar ditugu, eta gizonak guk egingo ez ditugun zaintza lan guztien ardurak hartzen. Honekin batera, greba feministaz […]
Kontsumoa gure sistema ekonomikoa elikatzen duen iturria da. Zainketa gure bizitzaren sistemren iturria elikatzen duen bezala. Gatazka, bizitza- kapitala dira gure borrokaren erdigunea. Gaur M8, greba feministaren ardatzen barruan, gelditzeko eta emakume goztioi inbaditzen dizkiguten bidegabekerien aurrean borrokatzeko proposamena: Ez kontsumitu, gutxien aberastasuna eta gehiengoaren pobrezia bermatzen duen sistemaren konplizea ez izateko. Ez ezazu onar […]
Martxoaren 8a Emakumeon Nazioarteko Eguna da, eta greba egingo dugu. Egun horretan, egunero egiten ditugun lan ordaindu zein ordaindu gabeak egiteari utzi eta kaleak geureganatuko ditugu. Etxeko zein Zaintza Langilea bazara, grebara batzera gonbidatu nahi zaitugu. Emakumeok egiten ditugun etxeko eta zaintza lanek bizitza sostengatzen dute, baina gure bizitzak ezin sostengatu! Egiten ditugun zaintzek eta […]
Izozturik esnatu nintzen goiz hartan. Emakumeen aurkako indarkeria kontsumitzen ari nintzen. Ez da droga berri bat, ez eta analgesiko berri bat ere, kontsumitzeko era berri bat baizik, ordu arte kasu egin ez niona, eta beste emakume batzuen bizitzari zuzenean eragiten ziona. Laburbilduko dut. XXI. mendeko emakume bat naiz, inola ere ez niokeena uko egingo nire […]
Sistema patriarkal kapitalista ondasunak eta zerbitzuak ekoizteari ematen dio lehentasuna, oroz gainetik. Merkatua da garrantzitsuena, eta esparru horretatik kanpo dagoen guztia baztertu egiten da. Gizonen eta emakumeen arteko desberdintasunen naturalizazioan oinarrituta, eredu horrek ez du lantzat jo etxe-arloan ordaindu gabe aurrera eramaten den jarduera. Alabaina, sistema kapitalista gizarte-erreprodukzioaz arduratzen diren emakumeen lan ez-ordainduan bermatzen da. […]