Zentzuz Kontsumituk Arabako Kanpusean, Hezkuntza eta Kirol Fakultateko atzealdeko lorategian, Apirilaren 9an ospatuko den Tailer Agrokologikora gonbidatzen zaitu. Tailer honetan hainbat ekintza burutuko dira. Esatebaterako: Kontsumobideri buruzko informazioa jaso, kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskubideen defentsarako erakundea Ekimena ezagutu, eta nola bihurtu Sarreko plataformako kide, elikagaiak modu bateratuan merkaturatzeko ekoizle ekologikoen bilgunea Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritzako elikagaien arloko […]
Ganadería from Zentzuz Kontsumitu CCR on Vimeo.
Agricultura Zentzuz Kontsumitu from Zentzuz Kontsumitu CCR on Vimeo.
Urtero bezala, datorren Urriaren 6an ospatuko da Bionekaraba Azoka, Bionekarazaritzak antolatua. Foru enparantzan hainbat stand izango dira produktu ekologikoak eskaintzen. Zentzuz Kontsumitu ere han egongo da kontsumo arduraratsuari buruz informazio eskainiz. Etor zaitez!!!!
Negua heltzear dago. Hori dela eta, Zentzuz Kontsumituk sasoi honetako produktuak kontsumitzera gonbidatzen zaitu. Dakizunez, tokiko eta saioko elikagai ekologikoak kontsumituz ingurumena zaintzen duzu eta herrialde bakoitzeko nekazaritza bultzazen duzu. Zure menua neguko produktuaz osatu: baratxuriak, babarrunak, azak, tipulak, azaloreak eta abar luze bat… Informazio gehiago nahi baduzu, hona hemen gure neguko mahai-zapia…
Bruselaza deitu arren, hemen hazten diren azak dira, patata, eskarola edo babarrunak bezala. Mahai-zapi hau partekatzen dugu, geure mahaietan egon dadin, sasoikoak, tokikoak eta ekologikoak diren produktuak kontsumitzen baldin baditugu, eskualde bakoitzak biztanleak elikatzeko behar den nekazaritza gara dezan laguntzen dugulako. Horrela, produktu osasungarri, elikagarriak, eta hondakinik eta transgenikorik gabekoak kontsumitzeko dugun eskubidea defendatzen dugu. […]
Gure inguruan garia, garagarra, oloa, baita arroza ere, ikusten ditugu. Hurbileko laboreak dira, transgenikoetatik libre; baina, horiek al dira kontsumitzen ditugunak? Noren esku daude mundua elikatzen duten hazi horiek? Zer politika komertzial eramaten ari dira aurrera? Ba al dago alternatibarik? Hainbat ekoizlek eta kontsumitzailek eraldaketarako gakoak ematen dizkigute, kontsumo kontziente eta arduratsuan oinarriturik.
Honek esan nahi du dendetan aurkituko ditugulu urazak, eskarolak, piperrak, azenarioak, tipulak, porruak, patatak, zerbak, espinakak, azak, kalabazak, perrexila, babarrunak, intxaurrak, kiwiak, hurrak, mahatsak, irasagarrak, madariak, sagarrak, pikuak,… Hau ospatzeko… hona hemen postal polit bat! Udazkeneko produktuak_Productos de otoño