Ekainaren 22an Zentzuz Sareak online txokolate dastaketa bost zentzumenekin antolatu du, SETEM Hego Haizearen Balio Faktoriaren programazio barruan. Ekimena arratsaldeko 19:00etan izango da eta parte hartu nahi baduzu, hemen izena eman behar duzu.
Bideokonferentziaz gidatutako dastaketan Bidezko Merkataritzako hiru txokolate mota dastatuko ditugu (esnearekin, % 70 eta % 85). Gainera, ingurumena errespetatzen duen kalitatezko kakaoa egiteko prozesua ezagutuko dugu.
Dastaketak txokolate on bat ezagutzeko eta preziatzeko behar diren pistak emango dizkigu, eta arreta berezia eskainiko die haren itxurari, testurari, usainari, zaporeari, baita hura zaitzean egiten duen soinuari ere! Eta jakinmin handiena dutenentzat, Ekuadorreko Maquita erakundeak kakao-landarea landatzen denetik txokolate onena egiten den arteko urratsak erakutsiko dizkigu.
Egin behar den gauza bakarra inprimakia betez izena ematea da. Izen-emateak 10 euroko prezioa du (doan SETEM Hego Haizeako bazkideentzat), eta tabletak SETEMen Gasteizko egoitzan jasoko dira. Hurbiltzeko zailtasunik baduzu, etxera bidaltzeko aukera kontsulta dezakezu. Eta kalitatezko txokolate baten zapore eta usainez gozatzeko aukera izango duzue.