Site logo

Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsuko Sarea

VITORIA - GASTEIZ

Hiri berri bat ezagutu

Vitoria-Gasteiz bidezko merkataritzaren alde

Zentzuz Gasteizko Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsuko Sarea da, eta lau erakundek osatzen dute: SETEM Hego Haizeamedicusmundi Araba eta Bide Bidean.

Sare honek bidezko merkataritza eta ondasun eta zerbitzuen kontsumo arduratsua sustatzen ditu gure hirian, ikuspegi global eta feministatik, arreta berezia jarriz sistema ekonomiko globalizatuak gizartean eta ingurumenean dituen eraginei eta ekoizpen- eta kontsumo-kate osoan giza eta lan-eskubideak errespetatzeari. Hori guztia hiriko beste eragile eta erakunde batzuekin sarean eta Gasteizko Udalaren laguntzarekin, urteko lankidetza-hitzarmen baten bidez.

Begiratu MapaZentzuz-ek eskaintzen dituen sektoreak

Azken Berriak

Ez galdu ezer

May 01
Gizarte Etxeek Bidezko Merkataritza ospatuko dute

Gasteizko Gizarte Etxeetako kafetegiek (Pilar, Zabalgana, Salburua eta Ibaiondo) urte asko daramatzate Bidezko Merkataritzaren alde egiten, bidezko merkataritzako produktuak zerbitzatuz eta salduz, hala nola kafea, kakaoa edo azukrea. Gainera, alternatiba hau ezagutzera emateko sentsibilizazio jarduerak burutzen dituzte, eta Bidezko Merkataritzaren Mundu Egunaren aurreko egunetan “Bidezko Merkataritzaren Astea” ospatuko dute, 17:00etatik 17:30era informazio-hitzaldiak antolatuz. Gogoratu, gainera, […]

May 01
Udaberriko menu zaporetsu eta bidezkoa: showcookinga bueltan da!

Udaberria gogoz iritsi da eta berarekin sasoikoa, zaporetsua eta bidezkoa den menu bat ekarri digu! Bioalai eta Bionekazaritzarekin batera, “Eraldaketa Lapikoan – Cocinando el Cambio” sukaldaritza tailerren zikloari ekingo diogu berriro Marta Franciscoren eskutik. Bertan, menuak prestatuko ditugu lurrak eskaintzen dizkigun elikagaiei ahalik eta etekinik handiena ateratzeko. Tailer bakoitzean Martak gonbidatuak ditu gai bati buruz […]

Apr 04
Badator Gasteizera Bidezko Merkataritzako kafearen eguna!

Aurten… Bidezko Merkataritzaren Mundu egunak usain gozoa dakar. Maiatzaren 11n Gasteizen Bidezko Merkataritzako kafearen eguna ospatuko dugu, parte hartuko al duzu zure taberna edo kafetegian bidezko merkataritzako kafea zerbitzatuz?   Jarduera honen bidez, Gasteizko Bidezko Merkataritzako erakundeok ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko harreman sistema alternatibo hau ezagutarazi nahi dugu, non produktuen kalitatea eta pertsonen eskubideekiko zein […]

Laguntzaileak:

Finantzatzailea: