Uda esku artean daukagun honetan, Bioalai eta Bionekazaritzarekin batera, “Eraldaketa Lapikoan – Cocinando el Cambio” sukaldaritza tailerren zikloari ekingo diogu berriro Marta Franciscoren eskutik. Aurreko tailerretan bezala, lurrak denboraldi honetan eskaintzen dizkigun elikagaiekin menu bat prestatuko dugu. Izan ere, gure baratzeen unerik gorenena da, inoiz baino dibertso eta koloretsuena!
Tailer bakoitzean Martak gai bati buruz hitz egiteko gonbidatuak izaten ditu, eta oraingoan, bizitzaren eta gure elikagaien oinarri diren hazien munduan murgilduko gara. Horretarako, Euskal Herriko Hazien Sareko ordezkariak etorriko dira, biodibertsitate altxor horien garrantzia lehen eskutik kontatzeko.
Hirugarren tailer honetan izena emateko epea zabaldu dugu dagoeneko. Menuan, tokiko hazietatik datozen elikagaiak izango ditugu protagonista, gure lurraldeko nekazari txikien lanari esker kontserbatu eta berreskuratuak izan direnak.