Site logo

Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsuko Sarea

VITORIA - GASTEIZ

Hiri berri bat ezagutu

Vitoria-Gasteiz bidezko merkataritzaren alde

Zentzuz Gasteizko Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsuko Sarea da, eta lau erakundek osatzen dute: SETEM Hego Haizeamedicusmundi Araba eta Bide Bidean.

Sare honek bidezko merkataritza eta ondasun eta zerbitzuen kontsumo arduratsua sustatzen ditu gure hirian, ikuspegi global eta feministatik, arreta berezia jarriz sistema ekonomiko globalizatuak gizartean eta ingurumenean dituen eraginei eta ekoizpen- eta kontsumo-kate osoan giza eta lan-eskubideak errespetatzeari. Hori guztia hiriko beste eragile eta erakunde batzuekin sarean eta Gasteizko Udalaren laguntzarekin, urteko lankidetza-hitzarmen baten bidez.

Begiratu MapaZentzuz-ek eskaintzen dituen sektoreak

Azken Berriak

Ez galdu ezer

Mar 15
Hurbildu kontsumo arduratsura Judimendin izango dugun bisita gidatu honetan

‘Auzoan geratu eta zentzuz kontsumitu / Quédate en el barrio y consume lo justo’ lelopean Zentzuz Sareak Gasteizko herritarrei kontsumo arduratsuak eta bidezko merkataritzak sortzen dituzten inpaktu positiboei buruz sentsibilizatzeko kanpaina abiatu du. Gizartearen eta ingurumenaren aldetik positiboa den alternatiba hori bultzatu nahi du Zentzuz-ek, eta, gainera, bidezko merkataritzaren edo kontsumo arduratsuaren irizpideetako bat betetzen […]

Mar 12
Zentzuz bidezko eta tokiko merkataritza zabaldu nahi du Gasteizen

Zentzuz 2020 urtearen amaiaeran bere nortasun berriaren berri eman zuen, eta bere burua Gasteizko Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsuaren Sare gisa aurkeztu zuen. SETEM, Mugarik Gabe, Bide Bidean eta medicusmundi Araba osatzen dute Zentzuz sarea. Orain, Gasteizen bidezko merkataritza sustatzeko, kanpaina berri bat abiatu du. Gasteizko herritarrak kontsumo arduratsuaren eta bidezko merkataritzaren alde inplikatu nahi […]

Feb 15
Otsailaren 24an, Zentzuz Sareko, Judimendiko tokiko eta bidezko saltokietatik ibilbide BERRIA egingo da.

‘Auzoan geratu eta zentzuz kontsumitu/Quédate en el barrio y consume lo justo’ da gure kanpainaren leloa. Honen bidez, Zentzuz Sarearen parte diren eta bidezko merkataritzaren edo kontsumo arduratsuaren irizpideetako bat betetzen duten saltokiei ikusgarritasuna eman nahi diegu. Jarduera honen bidez, Gasteizko Judimendi auzoko Zentzuz Sarean – Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsuko dauden saltokiak auzokideei hurbildu […]

Laguntzaileak:

Finantzatzailea: