Site logo

Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsuko Sarea

VITORIA - GASTEIZ

Hiri berri bat ezagutu

Vitoria-Gasteiz bidezko merkataritzaren alde

Zentzuz Gasteizko Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsuko Sarea da, eta lau erakundek osatzen dute: SETEM Hego Haizeamedicusmundi Araba eta Bide Bidean.

Sare honek bidezko merkataritza eta ondasun eta zerbitzuen kontsumo arduratsua sustatzen ditu gure hirian, ikuspegi global eta feministatik, arreta berezia jarriz sistema ekonomiko globalizatuak gizartean eta ingurumenean dituen eraginei eta ekoizpen- eta kontsumo-kate osoan giza eta lan-eskubideak errespetatzeari. Hori guztia hiriko beste eragile eta erakunde batzuekin sarean eta Gasteizko Udalaren laguntzarekin, urteko lankidetza-hitzarmen baten bidez.

Begiratu MapaZentzuz-ek eskaintzen dituen sektoreak

Azken Berriak

Ez galdu ezer

Nov 20
Bidezko merkataritzako produktuen hitzaldi eta dastaketak

Azaroaren 26aren eta abenduaren 5aren artean, Zeroz biderkatu kanpainiako zortzi saltokik bidezko merkataritzako produktuen dastaketak eskainiko dituzte, hala nola, kafea eta bidezko merkataritzako produktuekin (kakaoa, panela, azukrea) egindako gozokiak (bizkotxoak, gailetak), baita kosmetika-produktuak ere, esate baterako, karitea. Dastaketek bi orduko iraupena izango dute, eta produktuak probatzeaz gain, bertaratutakoek bidezko merkataritzaren inguruko informazioa jasoko dute. Ekimenaren helburua da […]

Nov 14
Gune hauetan aurki dezakezu bidezko merkataritza

Bidegabekeria, genero-desberdinkeriak, umeen esplotazioa edota ingurumenaren sutsiketa zeroz biderkatu nahi badituzu, zure bidezko merkataritzaren erosketen bidez egin ahal duzu. Gasteizen hainbat aukera dituzu eskura, bisita itzazu! Bide Bidean – Fueros, 16 Bioalai – Txalaparta, 19-23 Café Fresa y Chocolate – Sancho el Sabio, 23 Centro Naturista Sarasua – Los Herran, 45 Cestas Urbide – Venta […]

  • Berriak
Oct 24
Lehenengo ‘Emakumeon artean korapiloak eraikitzen’ topaketaren argazkiak

Pasaden urriaren 20an Gasteizen burutu zen lehenengo ‘Emakumeon artean korapiloak eraikitzen’ Etxeko eta Zainketetako Emakume Langileen topaketaren argazkien laburpena uzten dizuegu. 70 emakumek baino gehiago parte hartu zuten Sorginenan garatu zen ekimenean, Zentzuz Kontsumituk eta Mundubatek antolatuta, Gasteizko Zaintza Sarearen laguntzarekin. Berehala topaketaren informazio gehiago eta ondorioak eskainiko dizkizuegu.  

Laguntzaileak:

Finantzatzailea: