Site logo

Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsuko Sarea

VITORIA - GASTEIZ

Hiri berri bat ezagutu

Vitoria-Gasteiz bidezko merkataritzaren alde

Zentzuz Gasteizko Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsuko Sarea da, eta lau erakundek osatzen dute: SETEM Hego Haizeamedicusmundi Araba eta Bide Bidean.

Sare honek bidezko merkataritza eta ondasun eta zerbitzuen kontsumo arduratsua sustatzen ditu gure hirian, ikuspegi global eta feministatik, arreta berezia jarriz sistema ekonomiko globalizatuak gizartean eta ingurumenean dituen eraginei eta ekoizpen- eta kontsumo-kate osoan giza eta lan-eskubideak errespetatzeari. Hori guztia hiriko beste eragile eta erakunde batzuekin sarean eta Gasteizko Udalaren laguntzarekin, urteko lankidetza-hitzarmen baten bidez.

Begiratu MapaZentzuz-ek eskaintzen dituen sektoreak

Azken Berriak

Ez galdu ezer

Oct 16
Elikadura Burujabetzaren aldeko Asteazkenen beste saio bat Farmazia Fakultatean

Zer da elikadura-burujabetza? Nola eraikitzen da? Zer inpaktu du alternatiba horrek gure ingurunean eta Hegoaldeko herrialdeetan? Zer inpaktu du pertsonengan eta ingurumenean? Galdera horiek zein beste batzuk sortu ziren Elikadura Burujabetzaren aldeko Asteazkenen beste saio batean, urriaren 16an, asteazkena, Arabako Campuseko Farmazia Fakultateko areto nagusian. Nutrizio eta Farmaziako  ikasle-irakasleak nahiz Esperientziaren Ikasgeletako ikasleak –60 lagun […]

Oct 14
Etxeko langileen eta zaintza lanak egiten dituzten emakumeen topaketa, urriaren 20an Sorginenean

Datorren urriaren 20an Gasteizko emakumeen etxean, Sorginenean, goizeko 9.30etatik aurrera Gasteizko Zaintza Sareak (hainbat elkarateen sarea dena), Zentzuz Kontsumitu-k eta Mundubat-ek sustatutako etxeko lanak eta zaintza lanak egiten dituzten emakumeen topaketa garatuko da.  Orain arte horrelako ekimenarik ez da garatu gure hirian. 50 emakume baino gehiagok parte hartzea espero dugu, 3 gaien inguruan hausnarketa egiteko: Gure inguruan eta […]

Oct 03
Gure kale-izendegia aurkeztu dugu, kontsumo arduratsua egiteko

Ez dago aitzakia gehiagorik. Kontsumo arduratsua egin nahi dugunok gero eta errazago daukagu. Aldez, Gasteizko Zabaltegi Floridan aurkeztu dugun tresnari esker: Vitoria-Gasteizko kale-izendegi arduratsuaren aplikazio mugikorra. Kale-izendegia bazegoen lehendik, baina erabat berritu da, eta badu ideia argi bat: kontsumoa eraldaketa sozialerako tresna bat da. Aurkezpenean gogorarazi genuenez, “gure eguneroko erosketen bidez, egungo ekonomia- eta merkataritza-eredu […]

Laguntzaileak:

Finantzatzailea: