Hiri berri bat ezagutu
Vitoria-Gasteiz bidezko merkataritzaren alde
Zentzuz Gasteizko Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsuko Sarea da, eta lau erakundek osatzen dute: SETEM Hego Haizea, medicusmundi Araba eta Bide Bidean.
Sare honek bidezko merkataritza eta ondasun eta zerbitzuen kontsumo arduratsua sustatzen ditu gure hirian, ikuspegi global eta feministatik, arreta berezia jarriz sistema ekonomiko globalizatuak gizartean eta ingurumenean dituen eraginei eta ekoizpen- eta kontsumo-kate osoan giza eta lan-eskubideak errespetatzeari. Hori guztia hiriko beste eragile eta erakunde batzuekin sarean eta Gasteizko Udalaren laguntzarekin, urteko lankidetza-hitzarmen baten bidez.
Begiratu MapaZentzuz-ek eskaintzen dituen sektoreak
Egungo testuinguruan bizi ditugun desberdinkeriak, klima-aldaketa eta giza eskubideen urraketak direla-eta, ezinbestekoa da tokiko nahiz lurraldeko agendetan trantsizio-prozesuak lehenestea eta babestea, bai eta araudi koherente bat ere, udalerri, autonomia-erkidego eta estatu mailan. Udal -eta foru-hauteskundeak direla bide, Euskadiko GGKEen Koordinakundeak, Oxfam-Intermonek, Bidezko Merkataritzaren Itunaren erakunde sinatzaile eta Bidezko Merkataritzaren Munduko Egunaren antolatzaile direnek (Setem Hego […]
Zentzuz Kontsumituk datorren maiatzaren 14an ospatuko den 3.Arabako Kanpuseko Azoka Agroekologikora gonbidatzen zaitu. Irakasle-talde batek hainbat erakunderen laguntzarekin (Zentzuz Kotsumitu barne) antolatuta azoka honetan elikagai jasangarriak eskuratzeko eta haien gaineko informazioa jasotzeko aukera izango duzu. Goizean zehar (11.00etatik 14.00etara), Hezkuntza eta Kirol (Magisterio) Fakultatearen atzealdeko lorategian hainbat ekintza izango dira: SLOW-FOODek egindako “Delicias de patata Gorbea […]
Gasteizek Bidezko Merkataritzaren Mundu Egunarekin bat egingo du datorren ostegunean, maiatzak 11, “Bidezko merkataritza gara, eta zu?” lelopean. Jarduera-programa zabala prestatu dute SETEM, Bide Bidean, Medicusmundi Araba, Manos Unidas, Serso eta SalburuKoLore elkarteek, Gasteizko udalaren babesarekin. Jardunaldi honen bidez Bidezko Merkataritzako elkarteek munduko pobrezia eta desparekotasunen aurka borrokan diharduen nazioarteko mugimendu honetara batzeko deia egin […]