Hiri berri bat ezagutu
Vitoria-Gasteiz bidezko merkataritzaren alde
Zentzuz Gasteizko Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsuko Sarea da, eta lau erakundek osatzen dute: SETEM Hego Haizea, medicusmundi Araba eta Bide Bidean.
Sare honek bidezko merkataritza eta ondasun eta zerbitzuen kontsumo arduratsua sustatzen ditu gure hirian, ikuspegi global eta feministatik, arreta berezia jarriz sistema ekonomiko globalizatuak gizartean eta ingurumenean dituen eraginei eta ekoizpen- eta kontsumo-kate osoan giza eta lan-eskubideak errespetatzeari. Hori guztia hiriko beste eragile eta erakunde batzuekin sarean eta Gasteizko Udalaren laguntzarekin, urteko lankidetza-hitzarmen baten bidez.
Begiratu MapaZentzuz-ek eskaintzen dituen sektoreak
Datorren irailaren 19an Gasteizko Landatxo Gizarte Etxean abiatuko dugun jardunaldira gonbidatu nahi zaitugu. Bertan, Santiago Lesmes Zabaleguik egindako Erosketa Publiko Arduratsuko gida praktikoa ezagutaraziko dugu. Plazaratu berri dugun Gida Praktikoaren aurkezpenera gonbidatzen zaitugu, Erosketa Publiko Arduratsurako irekitzen diren aukera handien inguruan eguneratzeko, kontratazio-prozesuetan nahitaez gehitu beharko baitira gizarte- eta ingurumen-arloko irizpideak, gardentasuna bermatzeko neurriak, ekonomia […]
“Emakumeak emankortasun handikoak dira, sormen handikoak, eta natura bizia da; hartara, emakume gisa dagokigun ahala eskatzea eta lurrak sistema bizi adimendun gisa duen ahala aitortzea prozesu bera da”, Vandana Shiva Zer da agrofeminismoa? Zer rol jokatzen dute leku askotan emakumeek lurraren eta elikadura-burujabetzaren defentsan? Nola jartzen da lan hori agerian? Gai hori interesatzen bazaizu, agrofeminismoaren […]
Hona hemen Estíbaliz Gómez de Segurari, Zentzuz Kontsumituren ordezkari gisa, egin zioten elkarrizketa, Landatxon, maiatzaren 15ean, gure hiriko nahiz beste toki batzuetako (Honduras, kasu) etxeko langileen egoerari buruz egin genuen solasaldiaren harira.