Hiri berri bat ezagutu
Vitoria-Gasteiz bidezko merkataritzaren alde
Zentzuz Gasteizko Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsuko Sarea da, eta lau erakundek osatzen dute: SETEM Hego Haizea, medicusmundi Araba eta Bide Bidean.
Sare honek bidezko merkataritza eta ondasun eta zerbitzuen kontsumo arduratsua sustatzen ditu gure hirian, ikuspegi global eta feministatik, arreta berezia jarriz sistema ekonomiko globalizatuak gizartean eta ingurumenean dituen eraginei eta ekoizpen- eta kontsumo-kate osoan giza eta lan-eskubideak errespetatzeari. Hori guztia hiriko beste eragile eta erakunde batzuekin sarean eta Gasteizko Udalaren laguntzarekin, urteko lankidetza-hitzarmen baten bidez.
Begiratu MapaZentzuz-ek eskaintzen dituen sektoreak
Non daude etxeko langileak eta zaintza lanak egiten dituzten emakumeak? Atsedenik gabe lanean dabiltza, lan egoera txarrean, bortitzean eta ezegonkorrean, eskubiderik gabe, ikusezintasunean, migratu egin dutenak biziraunteko eta beste bizitza batzuei eusteko, haien jaioterrietan eta gure gizartean. Zaintzaren bitartez bizitzari eusten diote. Baina haien bizitza, nork eusten du? Zaintza-kate Globala from Mugarik Gabe on Vimeo. Aurkeztu dugun […]
Hileroko bigarren asteartean, Arabako Campusean Azoka Agroekologikoa egiten da, UPV/EHUko irakasleek eta hainbat erakunde sozialek bultzatuta, azken horien artean Zentzuz Kontsumitu dagoela. Jardueraren bigarren edizioaz (apirilak 9) Diario de Noticias de Álava egunkarian argitaraturiko erreportaje bat partekatzen dugu. Hurrengo azoka maiatzaren 14an izango da, asteartea, eta orduan ikasle-komunitatearen artean elikadura-ohitura jasangarriak zabalduz jarraituko dugu.
Zentzuz Kontsumituk proposatzen dizu artikulu interesgarri bat irakurtzeko, Afrikako elikadura-burujabetzari buruzkoa, Elfrieda Pschorn-Straussek idatzia. Ez da berria, baina bai gaurkotasun handikoa. Argitaratu zenean, Pschorn-Strauss Hazien eta Jakintzaren gaineko Ekimeneko koordinatzailea zen (SKI); ekimen hori eskualdeko programa bat da, Biowatchek –KwaZulu-Natal probintzian (Hegoafrika) nekazariekin hazien eta agroekologiaren inguruan lan egiten duen GKE batek– ostatatzen duena. Egileak […]