Hiri berri bat ezagutu
Vitoria-Gasteiz bidezko merkataritzaren alde
Zentzuz Gasteizko Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsuko Sarea da, eta lau erakundek osatzen dute: SETEM Hego Haizea, medicusmundi Araba eta Bide Bidean.
Sare honek bidezko merkataritza eta ondasun eta zerbitzuen kontsumo arduratsua sustatzen ditu gure hirian, ikuspegi global eta feministatik, arreta berezia jarriz sistema ekonomiko globalizatuak gizartean eta ingurumenean dituen eraginei eta ekoizpen- eta kontsumo-kate osoan giza eta lan-eskubideak errespetatzeari. Hori guztia hiriko beste eragile eta erakunde batzuekin sarean eta Gasteizko Udalaren laguntzarekin, urteko lankidetza-hitzarmen baten bidez.
Begiratu MapaZentzuz-ek eskaintzen dituen sektoreak
Zentzuz Kontsumitu Martxoaren 17an, Vitoria-Gasteizko Nekazaritzako XVII. Azoka Gardenera gonbidatzen zaitu. UAGA sindikatuak eta AGA S. Coop. kooperatibak abian jarritako ekimen bat da, herritarrei Araban ekoizten diren elikagaiak zuzenean ezagutzeko aukera hurbiltzeko. Topaleku bat da, arabar ekoizleek gure lurrak ematen duen onena eskain dezaten, kontsumitzailearentzat bidezkoa eta beraientzat duina den prezio batean. Hogei bat postu […]
Gaur Martxoak 9, data garrantzitsu bat da, Kontratzio Publikoko legedi berria indarrean sartzen delako. Hori dela eta, Erosketa Publiko Arduratsuko Esperientziei Buruzko Topaketan izan genituen adituek esandakoa gogora ekartzeko momentu aproposa dela uste dugu. Bideoak ikustera animatzen zaituztegu eta laster, gure berri izango duzue!! —
Zentzuz kontsumituk Eskola Jantokiak EAEn VSF Herrien Bidezko Elikadurak eta Ehigek egindako ikerketaren aurkezpenera gonbidatzen zaitu. Noiz: Otsailaren 14an, 17.30etan Non: Zabalgana Gizarte Etxean (Juan Gris, 4)