Hiri berri bat ezagutu
Vitoria-Gasteiz bidezko merkataritzaren alde
Zentzuz Gasteizko Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsuko Sarea da, eta lau erakundek osatzen dute: SETEM Hego Haizea, medicusmundi Araba eta Bide Bidean.
Sare honek bidezko merkataritza eta ondasun eta zerbitzuen kontsumo arduratsua sustatzen ditu gure hirian, ikuspegi global eta feministatik, arreta berezia jarriz sistema ekonomiko globalizatuak gizartean eta ingurumenean dituen eraginei eta ekoizpen- eta kontsumo-kate osoan giza eta lan-eskubideak errespetatzeari. Hori guztia hiriko beste eragile eta erakunde batzuekin sarean eta Gasteizko Udalaren laguntzarekin, urteko lankidetza-hitzarmen baten bidez.
Begiratu MapaZentzuz-ek eskaintzen dituen sektoreak
Los Herrán Institutuko 3. DBH-ko ikasleek VSF-k zuzendutako ‘Dame Veneno’ kanpaina ezagutu zuten otsailean, gaixotzen gaituen elikaduraren aurka dagoena. Eskola-orduetan Zentzuz Kontsumituren helburuak, elikadura osasuntsu baten baldintzak eta Bidezko Merkataritzaren ezaugarri nagusiak ezagutu ondoren, ikasle talde bat Hauspoa programan ikasketa zerbitzuaren bitartez gaiarekin jarraitzera animatu zen. 5 saioetan aurkeztu eta garatu zuten bere sentsibilizazio kanpaina, […]
Asteazkenak Elikadura Subiranotasunaren Alde ‘Dame Veneno’ kanpainaren aurkezpena antolatu zuten apirilaren 25ean, arratsaldeko 7etatik aurrera BioAlai-n ospatu zen ekimenean. Gaixotzen gaituen elikadurari buruzko informazioa jaso genuen, VSF Justicia Alimentaria-ren partaidetzari esker. Zentzuz Kontsumituk, BioAlaik eta Bionekazaritza Agricultura Ecológica-k antolatuta. ‘Dame Veneno’ kanpainaren helburuetariko bat elikadurak biztanleriarengan dauzkan arriskuei buruz informatzea da, baita erakunde publikoen erabakiak […]
Datorren apirilaren 25ean, Asteazkenak Elikadura Subiranotasunaren alde ekitaldian “Dame Veneno” kanpainaren izango da, Bioali egoitzan (Txalaparta, 23), 19.00tik aurrera. Ekitaldi hau Bionekazaritzak, Bioalai erakundeak eta Zentzuz Kontsumituk antolatzen dute. Egunoroko Elikadura eta osasuna gaur egungo mundu globalizatuko hainbat dilema zientifikoa eta social curriculuam txertatzeko sarbideak dira. Hauek dira, esaterako, dilema horietako batzuk: munduan […]