Site logo

Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsuko Sarea

VITORIA - GASTEIZ

Hiri berri bat ezagutu

Vitoria-Gasteiz bidezko merkataritzaren alde

Zentzuz Gasteizko Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsuko Sarea da, eta lau erakundek osatzen dute: SETEM Hego Haizeamedicusmundi Araba eta Bide Bidean.

Sare honek bidezko merkataritza eta ondasun eta zerbitzuen kontsumo arduratsua sustatzen ditu gure hirian, ikuspegi global eta feministatik, arreta berezia jarriz sistema ekonomiko globalizatuak gizartean eta ingurumenean dituen eraginei eta ekoizpen- eta kontsumo-kate osoan giza eta lan-eskubideak errespetatzeari. Hori guztia hiriko beste eragile eta erakunde batzuekin sarean eta Gasteizko Udalaren laguntzarekin, urteko lankidetza-hitzarmen baten bidez.

Begiratu MapaZentzuz-ek eskaintzen dituen sektoreak

Azken Berriak

Ez galdu ezer

Jun 20
Ekonomia Solidarioaren VI. Azoka datorren Ekainaren 23 an Gasteizen ospatuko da

Landatxoko kiroldegiak hartuko du datorren larunbatean, ekainaren 23an, la Ekonomia Solidarioaren VI. Azoka, sektore horren errealitatea herritarrenganna hurbiltzeko ekimen bat, Euskadiko Ekonomia Alternatibo eta Solidarioen Sareak (REAS Euskadi) sustatua, Gasteizko Udalaren eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntzarekin. Bertan bilduko dira eremu hauetan diharduten sektoreko 40 enpresa: finantza etikoak, kontsumo arduratsua, teknologia, I+G komunitarioa, Esku-hartze soziala, […]

Jun 07
FOOD COOP dokumentalaren aurkezpena datorren Ekainaren 20an Aldabe Gizarte Etxean

Azken urteotan, gure eguneroko erosketa multinazional gutxi batzuen eskuetan dago. Enpresa hauek beraien etekinak handitzeko ondasun naturalak esplotatzen dituzte, produkzioa mila kilometrotara deslokalizatzen dute eta milaka pertsona esplotatzen dituzte lan-baldintzak bidegabeko eta ez duin lan-baldintzak erabiliz. Honen kontra, gero eta gehiago gara bestelako “supermerkatuak” bultzatzen ditugunok, autogestioan eta lankidetzan oinarritutakoak. Proiektu hauek ekoizpen ekologikoa eta […]

May 28
“Bidezko merkataritza etikoa sustatzen duten Europako hiriak” sarirako finalista aukeratua izan da Gasteiz

Europar Batasunak sari hori emango duen lehenengo aldia da, eta Dormund, Ghent, Lyon, Madril, Malmö, Saarbrücken eta Gasteiz dira hautagaiak Bidezko merkataritza etikoa sustatzen duten Europako hirien sarirako zazpi finalisten artean dago Gasteiz. Europar Batasunak sari hori emango duen lehenengo aldia da, hirien lorpenak eta horiek nazioarteko merkataritzaren iraunkortasunean, ingurumenean, ekonomian eta oro har arlo […]

Laguntzaileak:

Finantzatzailea: