Hiri berri bat ezagutu
Vitoria-Gasteiz bidezko merkataritzaren alde
Zentzuz Gasteizko Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsuko Sarea da, eta lau erakundek osatzen dute: SETEM Hego Haizea, medicusmundi Araba eta Bide Bidean.
Sare honek bidezko merkataritza eta ondasun eta zerbitzuen kontsumo arduratsua sustatzen ditu gure hirian, ikuspegi global eta feministatik, arreta berezia jarriz sistema ekonomiko globalizatuak gizartean eta ingurumenean dituen eraginei eta ekoizpen- eta kontsumo-kate osoan giza eta lan-eskubideak errespetatzeari. Hori guztia hiriko beste eragile eta erakunde batzuekin sarean eta Gasteizko Udalaren laguntzarekin, urteko lankidetza-hitzarmen baten bidez.
Begiratu MapaZentzuz-ek eskaintzen dituen sektoreak
Zentzuz Kontsumitu partzuergoak 10 urte baino gehiagoko ibilbidea egin du Vitoria-Gasteiz erreferentziazko hiria bihurtzeko helburuarekin, kontsumo kontziente, arduratsu eta eraldatzaile bat oinarritzat duen eta bizitzaren jasangarritasuna erdigunean jartzen duen ekonomia sozial eta solidarioko ereduari dagokionez. Esparru horretan, duela urte batzuk, Erosketa Publiko Arduratsua lantzeko apustu bat egin genuen, gure ustez tresna ahaltsua zelako administrazio publikoaren […]
Datorren urriaren 6an Bionekazaraba, Azoka ekologikoa Gasteizko Foru Plazan ospatuko da. Bertan ekoiztutako elikagaiaz gain, jakiak, arropa, artisautza eta tailerrak izango dira Bionekazaritzak antolatutako azoka honetan. Gonbidatuta zaudete!!
Datorren igandean, hilaren 23an, baratzezaintza eta nekazaritza ekologikoaren inguruko jarduerez gain izango da Urarteko baratzeen ingurua, Abetxukun. Batetik, Gasteizko hiri-baratzeen hogeigarren urteurrena ospatuko da, jende ororentzako irekitako festa batekin. Lantegi, musika-ekitaldi eta bisitaldien osagarri, Elikaduraren XII. Gizarte Topaketa egingo da. Beste urte batez, Elikaduraren Gizarte Topaketak aukera emango digu elikadurari jatorritik hurbiltzeko, hainbat jardueraren bitartez. […]