Hiri berri bat ezagutu
Vitoria-Gasteiz bidezko merkataritzaren alde
Zentzuz Gasteizko Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsuko Sarea da, eta lau erakundek osatzen dute: SETEM Hego Haizea, medicusmundi Araba eta Bide Bidean.
Sare honek bidezko merkataritza eta ondasun eta zerbitzuen kontsumo arduratsua sustatzen ditu gure hirian, ikuspegi global eta feministatik, arreta berezia jarriz sistema ekonomiko globalizatuak gizartean eta ingurumenean dituen eraginei eta ekoizpen- eta kontsumo-kate osoan giza eta lan-eskubideak errespetatzeari. Hori guztia hiriko beste eragile eta erakunde batzuekin sarean eta Gasteizko Udalaren laguntzarekin, urteko lankidetza-hitzarmen baten bidez.
Begiratu MapaZentzuz-ek eskaintzen dituen sektoreak
Zer da Elikadura Subiranotasuna? eta, zergatik bultzazen dugu? Ze nolako eragina du gure inguruan?. Eta beste herrialde batzuetan? Erantzunak aurkitzeko ikus ezazue eskaintzen dizuegun bideoa!
Izozturik esnatu nintzen goiz hartan. Emakumeen aurkako indarkeria kontsumitzen ari nintzen. Ez da droga berri bat, ez eta analgesiko berri bat ere, kontsumitzeko era berri bat baizik, ordu arte kasu egin ez niona, eta beste emakume batzuen bizitzari zuzenean eragiten ziona. Laburbilduko dut. XXI. mendeko emakume bat naiz, inola ere ez niokeena uko egingo nire […]
Euskal Herriko Hazien Sareak eta Zentzuz Kontsumitu Kolonbiako Caucako EDGAR RAÚL IBÁÑEZ liderra indigenaren hitzaldira gonbidatzen zaituzte: Noiz: Abenduak 3 Ordua: 12.45 Lekua: Arkaute Nekazaritza Institutua Ibañezek Caucako herri indigenek elikadura subiranotasunaren eta lurraren aldeko bultzatzen duten borrokari buruzko hitz egingo du.