Hiri berri bat ezagutu
Vitoria-Gasteiz bidezko merkataritzaren alde
Zentzuz Gasteizko Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsuko Sarea da, eta lau erakundek osatzen dute: SETEM Hego Haizea, medicusmundi Araba eta Bide Bidean.
Sare honek bidezko merkataritza eta ondasun eta zerbitzuen kontsumo arduratsua sustatzen ditu gure hirian, ikuspegi global eta feministatik, arreta berezia jarriz sistema ekonomiko globalizatuak gizartean eta ingurumenean dituen eraginei eta ekoizpen- eta kontsumo-kate osoan giza eta lan-eskubideak errespetatzeari. Hori guztia hiriko beste eragile eta erakunde batzuekin sarean eta Gasteizko Udalaren laguntzarekin, urteko lankidetza-hitzarmen baten bidez.
Begiratu MapaZentzuz-ek eskaintzen dituen sektoreak
Zentzuz Kontsumituk, Bioalaik eta Bionekazaritzak otsailaren 28an Florida Zinematan ‘Mañana‘ dokumentalaren proiekzioa proposatu du arratsaldeko 18:00etan. Gizartearen kontsumo ereduaren aldaketaren beharraren ondorioz jaio den ekimenak munduan zehar elikadura subiranotasunarekin lotuta agertu diren mugimendu alternatiboak ezagutzeko aukera eskainiko digu. Ekimena posible izateko eta dokumenala proiektatu ahal izateko, gutxieneko ikusle kopurua behar dugu. Lagunduko diguzue? Zuen sarrera, […]
Zentzuz Kontsumituk datorren Urtarrilaren 9an eta 10ean Hegoalde eta Judimendi gizarte etxeetan antolatu ditu EKO-BIDEZKO SUKALDARITZA TAILERRAK. Helduei zuzendutako tailer hauetan, tokiko, ekologiko, sasoiko eta bidezko merkataritzako produktuekin zentzuz sukaldatzen ikasiko dugu. Nagore Lázaroren eskutik gure osasunean, ingurumenean eta gizartean elikagai hauekin sukaldatzeak dituen onurak ezagutuko ditugu. Izena ematea dohainik da. Tailerrak: Hegoalde Gizarte Etxean: […]
Ekitatearen aldeko antolakundeko aldaketa prozesuen bitartez egingo dugun Ikusezinetik Bidaia honetara ongi etorria ematen dizugu. Prozesu honen guztiaren HELMUGA gure inguruaren, harremanen eta bizitzen eraldaketa feminista da, beharrezkoa den antolakundeko aldaketari ekingo dion bidaiaren bidez.