Site logo

Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsuko Sarea

VITORIA - GASTEIZ

Hiri berri bat ezagutu

Vitoria-Gasteiz bidezko merkataritzaren alde

Zentzuz Gasteizko Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsuko Sarea da, eta lau erakundek osatzen dute: SETEM Hego Haizeamedicusmundi Araba eta Bide Bidean.

Sare honek bidezko merkataritza eta ondasun eta zerbitzuen kontsumo arduratsua sustatzen ditu gure hirian, ikuspegi global eta feministatik, arreta berezia jarriz sistema ekonomiko globalizatuak gizartean eta ingurumenean dituen eraginei eta ekoizpen- eta kontsumo-kate osoan giza eta lan-eskubideak errespetatzeari. Hori guztia hiriko beste eragile eta erakunde batzuekin sarean eta Gasteizko Udalaren laguntzarekin, urteko lankidetza-hitzarmen baten bidez.

Begiratu MapaZentzuz-ek eskaintzen dituen sektoreak

Azken Berriak

Ez galdu ezer

Mar 07
Greba feminista KONTSUMO GREBA ere izango da!

Dena gelditu nahi dugu eta eguneroko normaltasunarekin apurtu nahi dugu. Beraz, dena itxita egotea da helburua.   Martxoaren 8an komertzioak itxi eta irekita dauden horietan ez kontsumitzera deitzen dugu jendarte guztia, emakume* zein gizon. Emakume* guztiak kaleetan mobilizatzen behar ditugu, eta gizonak guk egingo ez ditugun zaintza lan guztien ardurak hartzen. Honekin batera, greba feministaz […]

Mar 07
Gora Borroka Feminista

Kontsumoa gure sistema ekonomikoa elikatzen duen iturria da. Zainketa gure bizitzaren sistemren iturria elikatzen duen bezala. Gatazka, bizitza- kapitala dira gure borrokaren erdigunea. Gaur M8, greba feministaren ardatzen barruan, gelditzeko eta emakume goztioi inbaditzen dizkiguten bidegabekerien aurrean borrokatzeko proposamena: Ez kontsumitu, gutxien aberastasuna eta gehiengoaren pobrezia bermatzen duen sistemaren konplizea ez izateko. Ez ezazu onar […]

Feb 27
Zaintzaile eta Etxeko langile, batu grebara !!

Martxoaren 8a Emakumeon Nazioarteko Eguna da, eta greba egingo dugu. Egun horretan, egunero egiten ditugun lan ordaindu zein ordaindu gabeak egiteari utzi eta kaleak geureganatuko ditugu. Etxeko zein Zaintza Langilea bazara, grebara batzera gonbidatu nahi zaitugu. Emakumeok egiten ditugun etxeko eta zaintza lanek bizitza sostengatzen dute, baina gure bizitzak ezin sostengatu! Egiten ditugun zaintzek eta […]

Laguntzaileak:

Finantzatzailea: