Hiri berri bat ezagutu
Vitoria-Gasteiz bidezko merkataritzaren alde
Zentzuz Gasteizko Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsuko Sarea da, eta lau erakundek osatzen dute: SETEM Hego Haizea, medicusmundi Araba eta Bide Bidean.
Sare honek bidezko merkataritza eta ondasun eta zerbitzuen kontsumo arduratsua sustatzen ditu gure hirian, ikuspegi global eta feministatik, arreta berezia jarriz sistema ekonomiko globalizatuak gizartean eta ingurumenean dituen eraginei eta ekoizpen- eta kontsumo-kate osoan giza eta lan-eskubideak errespetatzeari. Hori guztia hiriko beste eragile eta erakunde batzuekin sarean eta Gasteizko Udalaren laguntzarekin, urteko lankidetza-hitzarmen baten bidez.
Begiratu MapaZentzuz-ek eskaintzen dituen sektoreak
Zentzuz Kontsumitu-Consume con Sentido partzuergoak (ZK) “Zeinek eta zaintzen du eta nola Vitoria-Gasteizen? Etxeko-langileen egoera Vitoria-Gasteizen: hurbilketa bat” ikerlana aurkezten du. Lan honen helburua da etxeko eta zaintzako lana ikusgai jartzea, gure hirian lan-mota hori nola egiten ari den ezagutaraztea, eta bai bizitzaren zaintzaren garrantzia, bai bidezkoa, ekitatiboa eta erantzunkidetasunezkoa izango den zaintza-sistema baten beharra […]
2018ko ekainaren 23an Gasteizen ospatu genuen Ekonomia Solidarioaren VI. Azoka. Zentzuz Kontsumituk azoka horretan parte hartu zuen eta kontsumo arduratsuaren kale izendegia aurkezteko aukera aprobetxatu zuen. Hona hemen azokaren REAS-ek egindako laburpena Eskerrik asko parte hartu zuten pertsona eta erakunde guztiei!
Egunero 91.000 ikaslek jaten dute EAEko ikastetxe publikoetako jantokietan. 2000. urtetik, egun indarrean dagoen araudia martxan jarri zenetik (2000ko martxoaren 1eko agindua), 10.000 jankidetik egungo 90.000ra pasatu gara,90 milioi eurotik gorako aurrekontuarekin ikasturteko (familien eta Eusko Jaurlaritzaren aportazioak). Zerbitzuak halako bolumen handia izan arren,gaur egunera arte ez zaie egin gogobetetze inkestarik familiei. Eusko Jaurlaritzak auditoretza […]