Hiri berri bat ezagutu
Vitoria-Gasteiz bidezko merkataritzaren alde
Zentzuz Gasteizko Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsuko Sarea da, eta lau erakundek osatzen dute: SETEM Hego Haizea, medicusmundi Araba eta Bide Bidean.
Sare honek bidezko merkataritza eta ondasun eta zerbitzuen kontsumo arduratsua sustatzen ditu gure hirian, ikuspegi global eta feministatik, arreta berezia jarriz sistema ekonomiko globalizatuak gizartean eta ingurumenean dituen eraginei eta ekoizpen- eta kontsumo-kate osoan giza eta lan-eskubideak errespetatzeari. Hori guztia hiriko beste eragile eta erakunde batzuekin sarean eta Gasteizko Udalaren laguntzarekin, urteko lankidetza-hitzarmen baten bidez.
Begiratu MapaZentzuz-ek eskaintzen dituen sektoreak
Bidezko Merkataritzak justizia aldarrikatzen du, ez laguntza. Elkartrukean parte hartzen duten alderdi guztientzako bidezko merkataritza dugu helburu. Irizpide ekonomikoaz besterik ez duen nazioarteko merkataritzari alternatiba da, gizarte eta ingurumen-irizpideak gehitzen zaizkiolarik. Hona hemen datorren maiatzaren 11rako antolatutako ekintzak: Probintzia plaza: 11:00 – 14:00 Informazio eta pruduktu salmenta Haur txokoa Bidezko Merkataritzari buruzko erakusketa Kale-animazioa 12:00 […]
Datorren 2013ko maiatzaren 11n, Bidezko Merkataritzaren Munduko Eguna ospatuko dugu. Hori dela eta, egun hau ospatzen dugun erakundeen partzuergoak I. Bidezko Merkataritzaren Gozogintza Lehiaketa iragartzen dizuegu. Hona hemen lehiaketaren oinarriak: 1. 18 urtetik gorako edozeinek har dezake parte eta nahi beste jaki aurkeztuko dira. 2. Lehiaketara aurkeztutako gozoki guztiek izan beharko dute, gutxienez, Bidezko Merkataritzako […]
Zentzuz Kontsumitutik, hots, medicusmundi arabak, Mugarik Gabek, eta Setem Hego Haizeak, kontsumo kontziente, arduratsua eta eraldatzailea (KKAE) sustatzeko, partzuergoan bultzatutako ekimenetik, nabarmendu behar dugu badirela ahanzturara bazterturiko edo munduko agenda politikotik ezabatutako zenbait errealitate, hala nola Ama Lurraren eskubideak eta txirotasunaren atalasearen azpitik dauden pertsonen eskubideak. Gaur, apirilak 22, Ama Lurraren eskubideei buruzko nazioarteko eguna, […]