Hiri berri bat ezagutu
Vitoria-Gasteiz bidezko merkataritzaren alde
Zentzuz Gasteizko Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsuko Sarea da, eta lau erakundek osatzen dute: SETEM Hego Haizea, medicusmundi Araba eta Bide Bidean.
Sare honek bidezko merkataritza eta ondasun eta zerbitzuen kontsumo arduratsua sustatzen ditu gure hirian, ikuspegi global eta feministatik, arreta berezia jarriz sistema ekonomiko globalizatuak gizartean eta ingurumenean dituen eraginei eta ekoizpen- eta kontsumo-kate osoan giza eta lan-eskubideak errespetatzeari. Hori guztia hiriko beste eragile eta erakunde batzuekin sarean eta Gasteizko Udalaren laguntzarekin, urteko lankidetza-hitzarmen baten bidez.
Begiratu MapaZentzuz-ek eskaintzen dituen sektoreak
Zentzuz Kontsumituk pertsona guztien kontsumo arduratsua bultzatu nahi du gure eguneroko bizitzako arlo guztietan. Horretarako, zabalkundeko eta kontzientziazioko hainbat jarduera sustatzen eta egiten ditu hainbat kolektiborekin. Urte batzuk badirela, Mendizorrotza-Egibide Ostalaritza Eskolako ikasgeletara joaten ari gara lantegiak ematera. Lantegion bidez nahi dugu ikasleek hausnarketa egin dezaten kontsumo kontziente, arduratsu eta eraldatzailea erabiltzeko beharraz, nola beren […]
ZENTZUZ KONTSUMITU partzuergotik “Kontsumo kontziente eta arduratsu baterako Gasteizko kale-izendegia” eguneratzen ari gara. 2010. urtean tresna praktiko eta erabilerraz hau argitaratu genuen, kontsumoak ingurumenean nahiz gizartean duen eraginak kezkatzen dituen pertsonei zuzenduta. Kale-izendegi honetan ikus daiteke gure hiriko zein tokitan eros daitezkeen bertako produktuak, ekologikoak, bidezko merkataritzakoak, bigarren eskukoak eta birziklatuak. Ideia da poltsiko-formatuan ateratzea […]
Ezagutzen dituzu kontsumo taldeak? Badakizu zer diren? Nola funzionatzen dute? Dakizunez, kontsumo arduratsuaren alde lan egiten dugu eta gure ustez,kontusmo-taldeak eskura daukazun alternatiba bat dira. Informazio gehiago nahi baduzu, irakurri ezazu dokumentu hau!