Site logo

Maiatzaren 11n Bidezko Merkataritzako Kafearen Egunean parte hartuko duten tabernak ezagutu itzazu

Maiatzaren 11n, osteguna, Bidezko Merkataritzako Kafearen lehen Eguna ospatuko da Gasteizen, eta 50 ostalaritza-establezimendu inguru izango dira, egun batez, bidezko merkataritzaren eta kontsumo arduratsuaren sentsibilizazio-eragile. Taberna eta kafetegi horietan, herritarrek kalitate handieneko kafe bat probatu ahal izango dute, eta giza eskubideak eta ingurumena babesten dituen merkataritza-eredu horri buruz gehiago jakin ahal izango dute. Parte hartzaileen artean, hiriko Gizarte Etxeetako eta Bizan sareko kafetegi guztiak daude.

Bidezko Merkataritzako Kafearen Eguna Zentzuz Sareak antolatzen du, Oxfam Intermon eta Sersoren laguntzarekin eta Gasteizko Udalaren babesarekin (informazio gehiago). Establezimendu bakoitzak kilo bat kafe jasoko du gutxienez, Arabica motakoa eta alean, Nikaraguako nekazari-kooperatibetatik datorrena eta modu tradizionalean eta errespetuzkoak eta jasangarriak diren baldintzetan lantzen dutena. Tabernek, gainera, kartelak eta bestelako materialak jasoko dituzte, bezeroei jakinarazteko “gaur bidezko merkataritzako kafea zerbitzatzen dugula”, bai eta informazioa ere, interesa duten pertsonek gai horretan sakondu ahal izan dezaten.

Kafe hau dastatzera animatzen direnek, gainera, urtebeterako kafe-sorta baten zozketan parte hartu ahal izango dute, baldin eta argazkiak sare sozialetara igotzen badituzte eta ekimenari zabalkundea ematen badiote. Zozketari buruz gehiago ezagutu dezakezu beste sarrera honetan.

Nabarmentzekoa da parte hartzen duten establezimenduetako batzuek, hala nola Gizarte Etxeetako kafetegiek, Donde Pepe jatetxeak edota Root Gasteiz kafetegiak, urte osoan Bidezko Merkataritzako kafea eskaintzen dutela, kalitaterik onena eta ekoizleentzako baldintzarik onenak bermatzen dituen alternatiba. MapaZentzuz APPan, orrialde honetatik deskargatu daitekeena, bidezko merkataritzaren aldeko apustua egiten duten Gasteizko saltoki hauek eta beste batzuk topa daitezke.

 

Parte hartuko duten taberna eta kafetegiak:

 

 

Hemen azpian taberna parte-hartzaileen zerrenda ikusi dezakezu, auzoka:

 

Alde Zaharra – Zabalgunea:

    • Aldapa, San Bizente Aldapa 2.
    • Dazz, Aiztogile 60.
    • El 7, Aiztogile 3.
    • Erdizka, Aiztogile 11.
    • Garraxi, Aiztogile 55.
    • Hala Bedi, Aiztogile 98.
    • Parral, San Frantzisko Xabierkoaren kantoia 4.
    • Txapelarri, Aiztogile 83.
    • Txapeldun, Aiztogile 34.
    • Txistu, San Bizente Aldapa 1.
    • La Unión, Plaza Berria 4.

 

Zaramaga – Aranbizkarra – El Anglo:

    • Zaramagako BIZAN, Gasteizko Taldearen kalea.
    • El Copo, Mendoza 4.
    • Androide, Jose Pablo Ulibarri Zidorra 1.
    • Marvi, Isuntzatarren kalea 11.
    • Aranbizkarrako BIZAN, Sierras Alavesas 1.
    • San Prudentzioko BIZAN, Frantzia 35.
    • El Txoko, Legutianoko Atea 20.

 

Pilar – Koroatzea:

    • Pilarreko BIZAN, Venezuela 9.
    • El Pilar Gizarte Etxea, Konstituzio Plaza 5.
    • Donde Pepe, Simón de Anda 11.
    • Andagoya, Eulogio Serdán, 22.
    • Koroatzeko BIZAN, Arriagako Atea 14.
    • El Pino, Aldabe 26.
    • El Valle, Gorbea 32.
    • Root Gasteiz, Badaya 17.

 

Babesgabetuak – San Kristobal:

    • Herrandarren zentroko BIZAN, Herrandarrak 3.
    • Egoki, Pío XII 4.
    • Museo del Órgano, Manuel Iradier 80.
    • San Kristobaleko BIZAN, Dultzaina 11.

 

Done Jakue – Arana – Judimendi:

    • St. James Way Inn, Santiago Hiribidea 39.
    • Aranako BIZAN, Aragoi 1.
    • Punto D, Extremadura 11.
    • Judimendiko BIZAN, Cola y Goiti 7.

 

San Martín – Lovaina:

    • San Martineko BIZAN, Aurelio Vera Fajardo margolaria 3-7.
    • Landazuriko BIZAN, Landazuri 17.
    • Bajamar, Gorbea 10.

 

Ariznabarra:

    • Ariznabarrako BIZAN, Zaitegiko Gaztelua 1.
    • El Último, Ariznabarra 17.
    • Legend, Ariznabarra 7.
    • Leniz, Gaztelako Atea 48.

 

Beste auzo batzuk:

    • Abetxukuko BIZAN, Kooperativa plaza 8.
    • Lakua-Arriagako BIZAN, F. Xabier Landaburu 1.
    • Ibaiondo GE, Landaberde 31.
    • Salburua GE, Bratislava Hiribidea 2.
    • Café-Taza, Brusela Hiribidea 11.
    • Sansomendiko BIZAN, Oto Hiribidea 22-24.
    • Txagorritxuko BIZAN, Mexiko 11.
    • Zabalgana GE, Juan Gris 2.

Comments

  • No comments yet.
  • Add a comment