Site logo
Dec 15
Gabonetan, MapaZentzuz erabili eta ez zaitez galdu

Gabonetan, inoiz baino gehiago kontsumitzen dugu. Askotan, modu konpultsiboan erosten dugu, eskaintzek tentatuta edo opariak egitera behartuta sentitzen garelako. Kanpaina berri honekin, “Gabonetan, ez zaitez galdu”, Zentzuz Saretik Gabonetako erosketak birpentsatzera animatzen zaituztegu, haien eragin negatiboa pixka bat murrizteko… edo, are gehiago, haien bitartez gure ingurunea hobetzen laguntzeko! Gabonetan kontsumo jasangarriagoa eta arduratsuagoa egitea pentsatzen […]

Dec 15
Vitoria-Gasteiz, Bidezko Merkataritzaren aldeko Hiria

Bidezko Merkataritzaren aldeko Hirien titulua jaso berri du Gasteizek eta, hortaz, aitorpen bera duten nazioarteko hirien sarera batu da. Horrela, gobernuz kanpoko erakundeok urteotan Bidezko Merkataritzaren eta Kontsumo Arduratsuaren alde egin dugun lana aintzatetsi da, Udalak lankidetza-hitzarmenen bidez lagundutako lana, hain zuzen. Titulu hori lortzeko, talde eragile bat sortu zen 2021ean, Zentzuz Sareak (SETEM Hego […]

Oct 28
ZAINTZAILEAK! BIZITZARI EUSTEN DIOGU

Zentzuz sareak Zaintzaileak! Bizitzari eusten diogu kanpaina abiatu du. Udalaren laguntza duen kanpainaren bidez agerian utzi nahi ditu Zaintzen Kate Globalak langile migratuengan dituen eraginak. Gasteizko Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsuaren Sareak (ZENTZUZ), Gasteizko Udalarekin Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsua Sustatzeko Hitzarmenaren esparruan, ZAINTZAILEAK! BIZITZARI EUSTEN DIOGU informazio-kanpaina abiarazi du. Ekimen honen bidez, emakume migratuek […]

Oct 28

Joan den asteazkenean, hilak 26, Zaramagako hainbat saltokitan zehar bisita antzeztua abiatu genuen. Pepa eta Pepiren eskutik, Pánico Escénico antzerki konpainiaren laguntzaile atseginak, eta belaunaldi ezberdinetako pertsona talde batekin batera, auzoko hiru saltokitan zehar ibili ginen, kontsumo kontziente, kritiko, arduratsu eta eraldatzailea egiteko aukera ematen duten saltokitan zehar, hain zuzen ere. Horrela, La Caravana del […]

Oct 17
Ibilbide antzeztua Zaramagako dendetan

Gasteizen denda txiki asko daude planetarekiko eta pertsonekiko errespetuarekin konprometituta, Bidezko Merkataritzaren alde, produktuen bizitza baliagarria luzatzearen alde, hondakinak murriztearen eta plastikoak ez erabiltzearen alde edo agroekologiaren alde lan egiten dutenak. Establezimendu horiek Zaramaga auzoan ere badaude. Horregatik, Zentzuzetik bisita gidatu antzeztua antolatuko dugu urriaren 26an auzo honetan, Gasteizko Udalaren laguntzarekin eta Pánico Escénico-ren eskutik, […]