Zentzuz Kontsumituk kontsumo kontzientea, arduratsua eta eraldatzailea bultzatzen eta sustatzen jarraitzen du, ostalaritzaren arloan oraingo honetan. Sukaldaritza Zuzendaritzako, Sukaldaritza eta Gastronomiako eta Jatetxe Zerbitzuetako lehen ikasmailako ikasleekin egin genituen lantegiak; hain zuzen, dagoeneko sarrera-lantegi bat izan zuten aurretik. Hala, hainbat produktuk zer praktika eta egoera dakartzaten aztertu eta ezagutu genuen, bai eta, batzuk edo besteak […]
Hemen, Power Point formatuko aurkezpen bat eskaintzen dizuegu, kontsumo arduratsuaren gaia lantzeko interesa duten elkarteentzat prestatua. Gai hori landuko duten jarduerak atontzen lagungarri izatea da materialaren helburua.
Zentzuz Kontsumituk kontsumo arduratsua sustatzen eta bultzatzen jarraitzen du. Oraingoan, Gasteizko Helios lanerako zentroko erabiltzaileekin batera lan eginez jardun du; hain zuzen, KONTSUMO ARDURATSUAREN ALTXORRAREN BILA abiatzeko benetako abentura batean sartu ziren. Dinamikak Medicusmundiko boluntarioen laguntza izan zuen. Egiazko piraten eran jantzirik, izaten ditugun kontsumo-ohiturak aztertu genituen, eta haien inguruko hausnarketa egin genuen. Egiaztatu ahal […]
Hemen, irakasleentzat egindako kontsumoari buruzko aurkezpen bat eskaintzen dizuegu. Ikasgeletan gai hori landu nahi duten irakasleentzat lagungarri izatea da materialaren helburua.
Ondoren, Zentzuz Kontsumituk kontsumo arduratsuari buruz prestatu duen aurkezpena eskaintzen dizuegu. Informazioaren aldetik zein, aldi berean, alde jolasgarritik gai hori landu nahi duten gazte-taldeentzat egina da bereziki.