Helios lanerako zentroak kontsumo arduratsuaren altxorraren bilaketa jarraitu du. Otsailaren 22an, zentro horretako erabiltzaileek, hango irakasleekin eta Medicusmundiko boluntarioekin batera, gure eguneroko kontsumo-ohituren inguruan hausnarketa egiteko beste lantegi batean parte hartu zuten. Lantegia egin zen aurrekoan bezala, gure bizitzako praktiketatik pertsonen eskubideak eta ingurumena errespetatzen ez dituztenak baztertzea zen helburua. Eskerrak ematen dizkizuegu parte hartzeagatik, […]
Zentzuz Kontsumituk lanean jarraitzen du gure hirian kontsumo-eredu berria zabaltzeko. Oraingoan, Toki Eder ikastolako Lehen Hezkuntzako 5. ikasmailako ikasleek parte hartu zuten kontsumo arduratsua deritzon altxor handi hori bilatzeko lantegietan. Jardueran, parte-hartzaileek beren eguneroko ohitura batzuk aztertu zituzten, eta hausnarketa egin zuten haien ezaugarrien inguruan eta ingurumenari zein pertsona guztien eskubideei erakusten dieten errespetuaren inguruan.
Ba al dakizu Bidezko Merkataritza Zer? Zelan funtzionatzen du? Norentzako da onuragarria? Non aurki daiteke…? Galdera guzti hauentzako erantzuna aurkitu nahi baldin baduzu jo datorren barikuan, otsailak 22, arratsaldeko 19:30aetan Kultura Etxeko Larraño Aretora eta gozatu Zine Forumaz. Zine forumak Amaru elkarte interkulturalaren “Tejiendo desarrollo” deituriko dokumentala eskainiko du. Bertan Boliviako Goi lautadako La Joya […]
JOVENES Y CONSUMO GAZTEAK ETA KONTSUMOA from Zentzuz Kontsumitu CCR on Vimeo.
Agricultura Zentzuz Kontsumitu from Zentzuz Kontsumitu CCR on Vimeo.