Hiri berri bat ezagutu
Vitoria-Gasteiz bidezko merkataritzaren alde
Zentzuz Gasteizko Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsuko Sarea da, eta lau erakundek osatzen dute: SETEM Hego Haizea, medicusmundi Araba eta Bide Bidean.
Sare honek bidezko merkataritza eta ondasun eta zerbitzuen kontsumo arduratsua sustatzen ditu gure hirian, ikuspegi global eta feministatik, arreta berezia jarriz sistema ekonomiko globalizatuak gizartean eta ingurumenean dituen eraginei eta ekoizpen- eta kontsumo-kate osoan giza eta lan-eskubideak errespetatzeari. Hori guztia hiriko beste eragile eta erakunde batzuekin sarean eta Gasteizko Udalaren laguntzarekin, urteko lankidetza-hitzarmen baten bidez.
Begiratu MapaZentzuz-ek eskaintzen dituen sektoreak
Zentzuz Kontsumitu Euskal Herriko Hazien Sarearekin lankidetzan aritzen da, elikadura-burujabetzaren alde egiten duen apustuaren barruan. Erakunde hori bioaniztasuna bermatzeko lan egiten du, hazi autoktonoak berreskuratuz. Badira datu batzuk, lan horren garrantzia agerian uzten dutenak. Araban, azken hamarkadetan labore-espezie eta -barietateen % 75 galdu da. Hala eta guztiz ere, sareak lortu du 1.400 fruta-arbola eta 500-600 […]
Abuztuan, Kreims hirian (Austria), “Nyeleni Europa 2011” Elikadura Burujabetzaren aldeko Europako Foroa izan zen, elikadura-burujabetzaren aldeko aliantzak sortzeko helburua duen foro bat, hain zuzen. Kreimsen 400 pertsona bildu ziren, 34 herrialdetakoak, gizarte zibileko eta mugimendu sozialetako 120 antolakunde ordezkaturik. Espainiako estatutik, 22 pertsona joan ziren, Landa Plataforman elkartutako hainbat erakundetakoak (nekazaritzakoak, ekologistak, kontsumitzaileenak eta/edo lankidetzakoak) […]
REAS-Euskadik iraileko 5, 6 eta 7an Valentziako Unibertsitateko Ekonomia Feministako Katedrak antolatutako Ekonomia Feministaren VI. Kongresuan parte hartu zuen, Paradigma feminista eta bizitzaren aldeko bidezko aldaketak eraikiz izenburupean. REAS Euskadi aspaldi ari da hainbat ekimenetan lanean «bizitzaren zerbitzura, eta ez kapitalaren eta mozkinaren zerbitzura, dauden ekonomiak» eraikitzeko eta «bizitza [erakundeen] erdigunean kokatzeko»; horretarako, Ekonomia Feminista […]