Hiri berri bat ezagutu
Vitoria-Gasteiz bidezko merkataritzaren alde
Zentzuz Gasteizko Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsuko Sarea da, eta lau erakundek osatzen dute: SETEM Hego Haizea, medicusmundi Araba eta Bide Bidean.
Sare honek bidezko merkataritza eta ondasun eta zerbitzuen kontsumo arduratsua sustatzen ditu gure hirian, ikuspegi global eta feministatik, arreta berezia jarriz sistema ekonomiko globalizatuak gizartean eta ingurumenean dituen eraginei eta ekoizpen- eta kontsumo-kate osoan giza eta lan-eskubideak errespetatzeari. Hori guztia hiriko beste eragile eta erakunde batzuekin sarean eta Gasteizko Udalaren laguntzarekin, urteko lankidetza-hitzarmen baten bidez.
Begiratu MapaZentzuz-ek eskaintzen dituen sektoreak
Egun ere, aitortu gabe dago zaintzaren garrantzi sozial eta ekonomikoa. Zaintza bizitzaren mantenurako ezinbestekoa izan arren, bere lan izaera sistematikoki ukatua izaten da. Errealitate horren aurrean, hausnartzea premiazkoa da. Horretarako, Gasteizen etxeko sektorean enplegatutako emakumeen inguruan Zentzuz Kontsumitu/Consume con Sentido eta Harilka Elkarteak egindako ikerlanetik abiatuko gara. Ikerlan honen bidez, eta emakumeen testigantzetatik abiatuta, haien […]
Zeroz biderkatu kanpainak Bidezko Merkataritzaren Ibilbidea aurkeztu du. Gasteizko 14 saltokik bat egin dute ekimen horrekin eta, orain, bidezko merkataritzaren alde egiteak saria izango du. Izan ere, establezimenduotako edozeinetan bidezko merkataritzako produktuak erosten dituztenek txartel bat jasoko dute trukean, zigilu batekin. Hala, erosleak, abenduaren 16a baino lehenago bi lokalen zigilua lortuz gero, produktuz betetako hiru saskiren zozketan sartuko dira. Parte […]
BioAlaik, Bionekazaritzak eta Zentzuz Kontsumituk ELIKADURA-BURUJABETZAREN ALDEKO ASTEAZKENETARA gonbidatzen zaituzte. Zertaz ari gara elikadura-burujabetza aipatzen dugunean? Bada alternatiba errealik egungo elikadura-ereduaren ordez? Ba al dugu lortzerik elikadura osasuntsuagoa, ingurumena gehiago errespetatuko eta ekoizle zein kontsumitzaileen eskubideez gehiago arduratuko dena? Besteak beste galdera horiei erantzuten saiatuko da ELIKADURA-BURUJABETZAREN ALDEKO ASTEAZKENAK bideo-forum ekimena. HURRENGO HITZORDUA: URRIAREN 25ean, […]