Site logo

Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsuko Sarea

VITORIA - GASTEIZ

Hiri berri bat ezagutu

Vitoria-Gasteiz bidezko merkataritzaren alde

Zentzuz Gasteizko Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsuko Sarea da, eta lau erakundek osatzen dute: SETEM Hego Haizeamedicusmundi Araba eta Bide Bidean.

Sare honek bidezko merkataritza eta ondasun eta zerbitzuen kontsumo arduratsua sustatzen ditu gure hirian, ikuspegi global eta feministatik, arreta berezia jarriz sistema ekonomiko globalizatuak gizartean eta ingurumenean dituen eraginei eta ekoizpen- eta kontsumo-kate osoan giza eta lan-eskubideak errespetatzeari. Hori guztia hiriko beste eragile eta erakunde batzuekin sarean eta Gasteizko Udalaren laguntzarekin, urteko lankidetza-hitzarmen baten bidez.

Begiratu MapaZentzuz-ek eskaintzen dituen sektoreak

Azken Berriak

Ez galdu ezer

Sep 05
Txanotxoren saskia: eztabaidatzeko gida

Txanotxoren saskia ikusi genuenok eztabaidan aritu ginen gure kontsumoaren ondorioez, baina, gainera, kontzeptu batzuk ikasi ditugu, hala nola elikadura-subiranotasuna, bidezko merkataritza, transnazionala, kooperatiba, ekologikoa, transgenikoak, kontsumo-taldeak, saskia… Stevia izeneko landare miresgarri horren iraultza gozoa ezagutu dugu, eta nahi dugu “iturburuaren bila abiatu, eta ez taldeari jarraitu”. Horregatik, eztabaidatzeko gida bat egiten ari gara, zuen ekarpenekin […]

Jul 14
Ekonomia Solidarioaren III Azokaren argazki laburpena

Hemen pasadan Ekainaren 20ean Gasteizen ospatutako Ekonomia Solidarioaren III Azokaren argazki laburpena uzten dizuegu ikusgai. Eta Iradier Arena-n ospatutako ekitaldira gerturatu zineten pertsona guztiei zuen presentzia eskertu nahi dizuegu, eta noski, batez ere, Azokara kontsumo arduratsuaren alde proposamen eta alternatibekin gerturatu zinetenoi, noski.

Laguntzaileak:

Finantzatzailea: