Hiri berri bat ezagutu
Vitoria-Gasteiz bidezko merkataritzaren alde
Zentzuz Gasteizko Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsuko Sarea da, eta lau erakundek osatzen dute: SETEM Hego Haizea, medicusmundi Araba eta Bide Bidean.
Sare honek bidezko merkataritza eta ondasun eta zerbitzuen kontsumo arduratsua sustatzen ditu gure hirian, ikuspegi global eta feministatik, arreta berezia jarriz sistema ekonomiko globalizatuak gizartean eta ingurumenean dituen eraginei eta ekoizpen- eta kontsumo-kate osoan giza eta lan-eskubideak errespetatzeari. Hori guztia hiriko beste eragile eta erakunde batzuekin sarean eta Gasteizko Udalaren laguntzarekin, urteko lankidetza-hitzarmen baten bidez.
Begiratu MapaZentzuz-ek eskaintzen dituen sektoreak
Kontsumo kontziente, arduratsu eta eraldatzailearen gaineko orientabide didaktikoak Euskadin, genero ikuspegiaren abiapuntutik Orientabide didaktikodun gida hau, SETEMeko eta txostenaren talde egilearen arteko tailer prozesu eta berrikuspenetatik sortu da, esker onen atalean aipatu elkarte eta pertsonen ekarpenak ahaztu gabe. Kontsumoa eta bizimodu ezberdinei buruzko hezkuntza esku-hartzeen diseinuak berak dakarren aurretiko hausnarketarako inguru egokia izan daiteke, jokabide […]
Gure eguneroko ekintzek, batzuetan hutsalak edo garrantzirik gabeak iruditzen zaizkigun arren, ekonomian, giza eskubideetan eta ingurumenean eragina izaten dute. Eguneroko ekintza hauetako bat kontsumitzea da. Egunero kontsumitzen ditugu jangaiak, ura, energia, arropak, etab. Gainera, produktu aukera zabala daukagu, nahi duguna hautatzeko. Baina egiaz ba al dakigu zer lehengai erabiltzen diren produktu horiek egiteko? Zein baldintzatan […]
Hona hemen kontsumo arduratsuan gure diskurtsoa indartzeko lankide ditugun elkarteak: Bioalai , Kontsumo Ekologikoaren Elkartea Diocesanas Ostalaritza Eskola Bionekazaritza, Nekazaritza Ekologikoaren Elkartea Nekasarea, Kontsumitzaile eta Ekoizle Ekologikoen Sarea UAGA-Arabako Nekazarien Elkarteko ·Emakume-taldea CCOOko Emakume-taldea Iudari Elkartea Ondorengo kolektiboekin, kontsumo arduratsu eta eraldatzaileari (KAE) buruzko mezua zabaltzeko lan egiten dugu: Ingurugiro Gaietarako Ikastegia, IGI UCE kontsumitzaile-elkartea […]