Site logo

Baratzetik paseoa eta udako menua: eman izena tailerrean!

Uda esku artean daukagun honetan, Bioalai eta Bionekazaritzarekin batera, “Eraldaketa Lapikoan – Cocinando el Cambio” sukaldaritza tailerren zikloari ekingo diogu berriro Marta Franciscoren eskutik. Aurreko tailerretan bezala, lurrak denboraldi honetan eskaintzen dizkigun elikagaiekin menu bat prestatuko dugu. Izan ere, gure baratzeen unerik gorenena da, inoiz baino dibertso eta koloretsuena!

Tailer bakoitzean Martak gai bati buruz hitz egiteko gonbidatuak izaten ditu, eta oraingoan, bizitzaren eta gure elikagaien oinarri diren hazien munduan murgilduko gara. Horretarako, Euskal Herriko Hazien Sareko ordezkariak etorriko dira, biodibertsitate altxor horien garrantzia lehen eskutik kontatzeko.

 

Udako menua: haziak eta biodibertsitatea

Hirugarren tailer honetan izena emateko epea zabaldu dugu dagoeneko. Menuan, tokiko hazietatik datozen elikagaiak izango ditugu protagonista, gure lurraldeko nekazari txikien lanari esker kontserbatu eta berreskuratuak izan direnak.

  • Noiz? Ekainaren 29ean, osteguna. 18:00-20:00.
  • Non? Basaldea, Abetxuko errepidea 21 (aisialdiko baratzeen ondoan). Egin click hemen kokalekua ikusteko.
  • Zer prestatuko dugu?
    • Kalabaza-carpaccioa, marinatutako txalotekin, ondutako tofu dadoekin eta belar freskoekin
    • Tomate- eta almendra-zopa hotza
    • Sagar-tarta azkarra
  • Izena non emango dut? Formulario honetan. Mezu elektroniko bat jasoko duzue 10 €ko ordainketa egin eta tokia baieztatzeko argibideekin.

 

Cartel Showcooking junio

Comments

  • No comments yet.
  • Add a comment