Badirudi udazkena ez dela iristen, baina urtaroko menua, bai. Sukaldaritza tailer berri honetan Marta Fransciscok menu goxoa prestatuko du sasoiko produktuekin eta Guatemalako sukaldaritzan inspiratutako errezetekin. Prestaketarekin batera, Guatemalako AFEDES erakundeko Hermelinda Chicop Choxinekin hitz egingo dugu janari eta labore tradizionalei lotutako jakintzak berreskuratu eta transmititzeari buruz, eta itxuraz hain urrun dauden lurraldeen arteko topaguneak deskubritzeko aukera izango dugu. Egun ezin hobea jakintzak eta zaporeak konbinatzeko!
Tailer hau Bioalai eta Bionekazaritzarekin batera antolatzen dugu, eta, gainera, SETEMen Balio Faktoriako programazioaren parte da. Hemen ikus ditzakezu gainerako jarduerak.
“Eraldaketa Lapikoan – Cocinando el Cambio” zikloaren laugarren eta azken tailerrerako izen-emateak ireki ditugu jada, non tokiko produktuak Guatemalako errezetekin konbinatuko ditugun.