Martxoaren 8a Emakumeon Nazioarteko Eguna da, eta greba egingo
dugu. Egun horretan, egunero egiten ditugun lan ordaindu zein
ordaindu gabeak egiteari utzi eta kaleak geureganatuko ditugu.
Etxeko zein Zaintza Langilea bazara, grebara batzera gonbidatu nahi
zaitugu.
Emakumeok egiten ditugun etxeko eta zaintza lanek bizitza
sostengatzen dute, baina gure bizitzak ezin sostengatu! Egiten ditugun
zaintzek eta lanek mundua sostengatzen dute baina ez dira aintzat
hartzen, ez sozialki, ezta ekonomikoki ere.
Etxeko eta Zaintza Langile gehienok emakume Migratuak gara eta ez
dauzkagu beste lanetan aitortutako lan eskubide berberak: ez daukagu
langabezia-prestaziorako eskubiderik, ez dugu gure benetako soldaten
arabera kotizatzen, gure pentsioen kalkuluan ez daukagu hutsen
estaldurarik, Etxeko Langile Egoiliarroi ez zaigu atsedenerako
eskubidea errespetatzen, ezta pribatutasunerako eta aparteko orduak
kobratzeko ere. Bazenekien pasa den urtetik kotizaziorako kuota
minimoa %25 hazi dela?
Greba Feministarekin bizitza erdigunean jarri nahi dugu egunero bizi
ditugun biolentzia mota guztien aurrean. Berdintasun eza,
prekarietatea, arrazakeria, erailtzen gaituen Atzerritarrei buruzko
Legea, kontsumo eredua, familia patriarkala eta . Ez
dugu nahi zaintza eta etxeko lanak familiei edota emakume langileei
egokitzea, eskubideak bete daitezen eta instituzioek beraien
betebeharrak bete ditzaten nahi dugu! Babesten gaituzten lan-legeak
bete daitezen eta LANEren 189. Hitzarmena bete dadin eskatuko dugu
Martxoaren 8an.
BATU ZAITEZ GREBARA! Egun horretan zapi morea jantz dezakezu
zure amantala leihotik eseki dezakezu, egongo diren ekintza
desberdinen informazioa lortu eta atera gaitezen kalera denok
elkarrekin! Guztiok bat eginik erailtzen gaituen sistema kapitalista eta
heteropatriarkal hau eror dadin lortuko dugu! Martxoaren 8 honetan
LANGILE MIGRATU ETA ALIATUOK ELKARREKIN BORROKA
EGINGO DUGU!
Animatu eta etor zaitez martxoaren 2an 17:00etan Iparralde 2 Gizarte
Etxean burutuko dugun emakumeon topaketara.
EUSKAL HERRIKO MUGIMENDU FEMINISTA EUSKAL HERRIKO MUGIMENDU FEMINISTA