Zentzuz Kontsumituk Arabako Kanpusean, Hezkuntza eta Kirol Fakultateko atzealdeko lorategian, Apirilaren 9an ospatuko den Tailer Agrokologikora gonbidatzen zaitu. Tailer honetan hainbat ekintza burutuko dira. Esatebaterako:
- Kontsumobideri buruzko informazioa jaso, kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskubideen defentsarako erakundea
- Ekimena ezagutu, eta nola bihurtu Sarreko plataformako kide, elikagaiak modu bateratuan merkaturatzeko ekoizle ekologikoen bilgunea
- Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritzako elikagaien arloko NEIKER ikerketa-zentroak agroekologiari buruz dituen ikerketa-lerroak ezagutu
- BioAlai kontsumo ekologikoko elkarteak antolatuta, “Zer dakizu Agroekologiaz?” Quizz-ean parte hartu (12:00-13:00 bitartean)
- Babarrunek gure osasunean eta ingurumenean dituzten onurak ezagutu Fisioclima CO2 Ikerketa taldearen eskutik
- Zentzuz Kontsumitu postuan Bidezko Merkataritzako elikagaiak eskuratu eta haien gaineko zalantzak argitu
- Zalantzak argitu eta elikagaiak ekologikoak eta bertokoak eskuratu Bionekazaritza eta ENEEK postuetan
- Marmelada ekologikoak egin eta ekoizten dituen Beltzitina kooperatiba ezagutu
- Idiazabal gazta dastatzen ikasi LASEHUren eskutik (13:00-13:30 bitartean)
- Slow Food-ek egindako “Humusa” doan dastatu.