Ekainaren 22an Zentzuz Sareak online txokolate dastaketa bost zentzumenekin antolatu du, SETEM Hego Haizearen Balio Faktoriaren programazio barruan. Ekimena arratsaldeko 19:00etan izango da eta parte hartu nahi baduzu, hemen izena eman behar duzu. Bideokonferentziaz gidatutako dastaketan Bidezko Merkataritzako hiru txokolate mota dastatuko ditugu (esnearekin, % 70 eta % 85). Gainera, ingurumena errespetatzen duen kalitatezko kakaoa […]
Joan den larunbatean, maiatzaren 8an, Bidezko Merkataritzaren Munduko Egunarekin bat egin zuen Gasteizek. Egun horretan, hiriko Bidezko Merkataritzako erakundeok giza susperraldi ekonomiko eta jasangarria aldarrikatu genuen COVID19-aren ostean. Loma Generalaren enparantzak Bidezko Merkataritzako produktuen informazio eta salmenta postua hartu zuen larunbatean, 11:00etatik 14:00etara. Gune horretan, gasteiztarrek aukera izan zuten ekoizleen giza eskubideen eta ingurumenaren zaintzaren […]
Joan den ostegunean, maiatzaren 6an, Bidezko Merkataritza presente egon zen UPV/EHUren Arabako kanpusak seihileko bakoitzean hartzen duen Azoka Agroekologikoaren edizio berri batean. Oraingo honetan, ekitaldia Letren Fakultateko klaustroan egin zen, eta Arabako erakundeak bertan izan ginen, ikasleei eta publiko orokorrari kontsumo arduratsurako alternatiben inguruan sentsibilizatzeko, hurbiltzeko eta jakinarazteko. Zentzuz Bidezko Merkataritzako produktuen informazio eta salmentarako […]
Arabako Kampuseko UPV/EHUko Letren Fakultateko klaustroan Azoka Agroekologiko berri bat egingo da ostegun honetan, maiatzaren 6an. Zentzuzetik Bidezko Merkataritzako produktuen informazio eta salmentarako postu batekin parte hartuko dugu, Gasteizko Udalaren Lankidetza Zerbitzuaren laguntzari esker. Azokara hurbiltzen diren guztiek, Zentzuz-en lana ezagutzeaz gain, produktu ekologikoei eta lokalei buruzko informazio gehiago eskuratu eta erosi ahal izango dute […]
Maiatzaren 8an ospatzen den Bidezko Merkataritzaren Mundu Eguna dela eta, Bidezko Merkataritzaren Nazioarteko Mugimenduak eta 200 erakunde nazionalek Covid ondoko aroko ekonomia eta merkataritza berreskuratzeak giza eskubideak eta planetaren babesa lehenestea eskatzen dugu, eta Bidezko Merkataritzaren eta Ekonomia Solidarioaren balioetan oinarritzea. Horretarako, ordezkari politikoek eta tokiko, eskualdeko eta nazioarteko erakundeek “Berreraiki justiziaz” deklarazioarekin bat egitea […]