Sektore publikoa legez behartuta dago, Europako 2014ko araudiaren zein estatuko 2017ko legediaren arabera, kontratazioa hornidura-kateetako langileen lan- eta bizi-baldintzak hobetzeko erabiltzera. Dena dela, baditugu esperientzia batzuk, bide horri askoz lehenago lotutako Europako hainbat administrazio publikorenak. Hemen Esperientzia arrakastatsuak erosketa publiko sozialki arduratsuan. Baliabide publikoak erabiltzea hornidura kate globaletan lan-arloko hobekuntzak sustatzeko txostenerako sarbidea ematen dizuegu […]
Gaurko egunean, 2019ko martxoaren 30ean, Zentzuz Kontsumitu partzuergoan “oihartzun” bihurtu gara etxeko langileen sektorearen aldarrikapenarentzat, haiekin bat eginik. Bideo bat uzten dizuegu hemen, bizitza mantentzeko ezinbestekoak diren emakume horien egoera ikusgai bihurtzeko asmoz egina.
Neure buruari galdetzen diot ea nola lortzen ote dugun bizitza aurrera ateratzea sistema honen barruan. Hau da aurkitzen dudan erantzuna: zaintza ez dago sistemaren barruan. Eta barruan ez badago, ez da aitortzen; eta ez bada aitortzen, ez da balioesten; eta ez bada balioesten, ez da ordaintzen. Eta bizitza, sistemari eusten dion hori, ez bada aintzat […]
Eusko Jaurlaritzak iragarri du berdintasuneko politika sektorialak indartzeko asmoa duela, kontratazio publikoaren bidez. Aplikazio eremua EAEko sektore publiko guztia izango da, hau da, Administrazio Orokorra bera eta sektore publikoko erakundeak, eta kontratu guztiak barne hartzen ditu, obrak, hornidurak, zerbitzuak, eta abar kontratatzekoak, alegia. Gainera, emakumeen eta gizonen arteko lansari-diskriminaziorik ez egoteko kontratu-betebeharra ezartzen da. Kontratazio-organoek […]
EHUko irakasle-talde batek, Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak, Bionekazaritzak, Slow Food Arabak eta Zentzuz Kontsumituk elkargoak elikadura ohitura jasangarriak zabaltzeko asmoz lehen Tailerra Agroekologikoa sustatu dugu, martxoaren 12an. Halaber, Farmazia Fakultateko Euskal Herriko Unibertsitateko Analisi Sentsorialen Laborategiak ere parte hartuko du tailerrean. Tailerrek bi helburu dituzte: 1. Informazioa eskaini, eta ohitura jasangarrien aldeko jarrerak […]