Hiri berri bat ezagutu
Vitoria-Gasteiz bidezko merkataritzaren alde
Zentzuz Gasteizko Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsuko Sarea da, eta lau erakundek osatzen dute: SETEM Hego Haizea, medicusmundi Araba eta Bide Bidean.
Sare honek bidezko merkataritza eta ondasun eta zerbitzuen kontsumo arduratsua sustatzen ditu gure hirian, ikuspegi global eta feministatik, arreta berezia jarriz sistema ekonomiko globalizatuak gizartean eta ingurumenean dituen eraginei eta ekoizpen- eta kontsumo-kate osoan giza eta lan-eskubideak errespetatzeari. Hori guztia hiriko beste eragile eta erakunde batzuekin sarean eta Gasteizko Udalaren laguntzarekin, urteko lankidetza-hitzarmen baten bidez.
Begiratu MapaZentzuz-ek eskaintzen dituen sektoreak
Bidezko Merkataritzako produktuen fakturazioa % 53 ere igo da 2018an Espainiako estatu guztian, 77’8 milioi eurora iritsita. Bidezko Merkataritzako Estatuko Koordinakundeak eman du datua, “Bidezko merkataritza Espainian, 2018” txostenean. Hazkunde horren arrazoitzat eman du Fairtrade ziurtagiria duten hainbat enpresaren produktuak sartu izana. Supermerkatuak dira bidezko merkataritza kontsumitzen den gune nagusiak, eta salmenten % 66’5 eragiten […]
Zentzuz Kontsumituk Klausula etikoak, sozialak eta ingurumenekoak sartzeko gida praktikoa argitaratu du. Santiago Lesmes Zabalegui adituak prestatutako tresna bat da, administrazio publikoko ardura politiko edo tekniko batetik, kontratazio horretarako baldintza-agiriak prestatu behar dituztenentzat baliagarria izateko xedea duena. Irailaren 19an, Montehermoso Kulturunean jardunaldi bat egin zen kontratazio publiko arduratsuari buruz, administrazio publikoko teknikariei zuzendua, eta han […]
Zentzuz Kontsumituk Erosketa Publiko Arduratsurako gida praktikoa argitaratu du. Gida hau kontratzaio prozedura hasteko ardura duten teknikariei eta kargu publikodunei zuzenduta dago, batez ere. Kontratazio publikoa, gutxi gorabehera, Barne Produktu gordinaren %18,5 da. Dudarik Gabe, kopuru ekonomiko handia da eta horren ondorioz erakunde publikoak pertsona eta zerbitzuen kontratatzaile nagusiak direla esan dezakegu. Nazio Batuek onartutako […]