Site logo

Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsuko Sarea

VITORIA - GASTEIZ

Hiri berri bat ezagutu

Vitoria-Gasteiz bidezko merkataritzaren alde

Zentzuz Gasteizko Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsuko Sarea da, eta lau erakundek osatzen dute: SETEM Hego Haizeamedicusmundi Araba eta Bide Bidean.

Sare honek bidezko merkataritza eta ondasun eta zerbitzuen kontsumo arduratsua sustatzen ditu gure hirian, ikuspegi global eta feministatik, arreta berezia jarriz sistema ekonomiko globalizatuak gizartean eta ingurumenean dituen eraginei eta ekoizpen- eta kontsumo-kate osoan giza eta lan-eskubideak errespetatzeari. Hori guztia hiriko beste eragile eta erakunde batzuekin sarean eta Gasteizko Udalaren laguntzarekin, urteko lankidetza-hitzarmen baten bidez.

Begiratu MapaZentzuz-ek eskaintzen dituen sektoreak

Azken Berriak

Ez galdu ezer

Jun 07
Baratzetik paseoa eta udako menua: eman izena tailerrean!

Uda esku artean daukagun honetan, Bioalai eta Bionekazaritzarekin batera, “Eraldaketa Lapikoan – Cocinando el Cambio” sukaldaritza tailerren zikloari ekingo diogu berriro Marta Franciscoren eskutik. Aurreko tailerretan bezala, lurrak denboraldi honetan eskaintzen dizkigun elikagaiekin menu bat prestatuko dugu. Izan ere, gure baratzeen unerik gorenena da, inoiz baino dibertso eta koloretsuena! Tailer bakoitzean Martak gai bati buruz […]

May 03
Urte osorako kafe-zozketan parte hartu ezazu

Maiatzaren 11n, ostegunean, bat egin ezazu Gasteizen Bidezko Merkataritzako Kafearen Egunaren ospakizunarekin: kafe sorta handi baten zozketan parte hartu dezakezu.   Zer egin behar dut zozketan parte hartzeko? Kafe bat eskatu, egun honetan parte hartzen duten establezimenduren batean. 50 baino gehiago dituzu aukeratzeko, kontsulta itzazu hemen. Kafeari argazki bat atera, non taberna, kartela, zure eskua […]

May 02
Maiatzaren 11n Bidezko Merkataritzako Kafearen Egunean parte hartuko duten tabernak ezagutu itzazu

Maiatzaren 11n, osteguna, Bidezko Merkataritzako Kafearen lehen Eguna ospatuko da Gasteizen, eta 50 ostalaritza-establezimendu inguru izango dira, egun batez, bidezko merkataritzaren eta kontsumo arduratsuaren sentsibilizazio-eragile. Taberna eta kafetegi horietan, herritarrek kalitate handieneko kafe bat probatu ahal izango dute, eta giza eskubideak eta ingurumena babesten dituen merkataritza-eredu horri buruz gehiago jakin ahal izango dute. Parte hartzaileen […]

Laguntzaileak:

Finantzatzailea: