Site logo

Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsuko Sarea

VITORIA - GASTEIZ

Hiri berri bat ezagutu

Vitoria-Gasteiz bidezko merkataritzaren alde

Zentzuz Gasteizko Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsuko Sarea da, eta lau erakundek osatzen dute: SETEM Hego Haizeamedicusmundi Araba eta Bide Bidean.

Sare honek bidezko merkataritza eta ondasun eta zerbitzuen kontsumo arduratsua sustatzen ditu gure hirian, ikuspegi global eta feministatik, arreta berezia jarriz sistema ekonomiko globalizatuak gizartean eta ingurumenean dituen eraginei eta ekoizpen- eta kontsumo-kate osoan giza eta lan-eskubideak errespetatzeari. Hori guztia hiriko beste eragile eta erakunde batzuekin sarean eta Gasteizko Udalaren laguntzarekin, urteko lankidetza-hitzarmen baten bidez.

Begiratu MapaZentzuz-ek eskaintzen dituen sektoreak

Azken Berriak

Ez galdu ezer

Jan 28
Eko-bidezko sukaldaritza tailerrak Hegoade eta Judimend gizarte etxeetan

Zentzuz Kontsumituk datorren Urtarrilaren 9an eta 10ean Hegoalde eta Judimendi gizarte etxeetan antolatu ditu EKO-BIDEZKO SUKALDARITZA TAILERRAK. Helduei zuzendutako tailer hauetan, tokiko, ekologiko, sasoiko eta bidezko merkataritzako produktuekin zentzuz sukaldatzen ikasiko dugu.  Nagore Lázaroren eskutik gure osasunean, ingurumenean eta gizartean elikagai hauekin sukaldatzeak dituen onurak ezagutuko ditugu.  Izena ematea dohainik da.  Tailerrak:  Hegoalde Gizarte Etxean: […]

Jan 09
Ikusezinean Bidaiatzen

Ekitatearen aldeko antolakundeko aldaketa prozesuen bitartez egingo dugun Ikusezinetik Bidaia honetara ongi etorria ematen dizugu. Prozesu honen guztiaren HELMUGA gure inguruaren, harremanen eta bizitzen eraldaketa feminista da, beharrezkoa den antolakundeko aldaketari ekingo dion bidaiaren bidez.  

Jan 09
BIDEO LABURREN LEHIAKETA #IrauliGabonak

Esaten denez, Gabonak gehiegikerien garaia dira, eta hala da, planetan bizi garen pertsonen zati txiki batentzat bada ere: neurrigabeko bazkariak, gehiegizko afariak, edari kontsumo eta parranda ugari… Baina badira bestelako neurrigabekeriak ere: Kolonien iragarki matxistak. Neurrigabeko kaleetako Gabonetako argiak. Gehiegizko orduak zentro komertzialetan bueltaka. Gehiegizko langostino jana Urtezahar gauean. Ama eta amonaren sukaldeko lan-karga handia, […]

Laguntzaileak:

Finantzatzailea: