Hiri berri bat ezagutu
Vitoria-Gasteiz bidezko merkataritzaren alde
Zentzuz Gasteizko Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsuko Sarea da, eta lau erakundek osatzen dute: SETEM Hego Haizea, medicusmundi Araba eta Bide Bidean.
Sare honek bidezko merkataritza eta ondasun eta zerbitzuen kontsumo arduratsua sustatzen ditu gure hirian, ikuspegi global eta feministatik, arreta berezia jarriz sistema ekonomiko globalizatuak gizartean eta ingurumenean dituen eraginei eta ekoizpen- eta kontsumo-kate osoan giza eta lan-eskubideak errespetatzeari. Hori guztia hiriko beste eragile eta erakunde batzuekin sarean eta Gasteizko Udalaren laguntzarekin, urteko lankidetza-hitzarmen baten bidez.
Begiratu MapaZentzuz-ek eskaintzen dituen sektoreak
Datorren apirilaren 25ean, Asteazkenak Elikadura Subiranotasunaren alde ekitaldian “Dame Veneno” kanpainaren izango da, Bioali egoitzan (Txalaparta, 23), 19.00tik aurrera. Ekitaldi hau Bionekazaritzak, Bioalai erakundeak eta Zentzuz Kontsumituk antolatzen dute. Egunoroko Elikadura eta osasuna gaur egungo mundu globalizatuko hainbat dilema zientifikoa eta social curriculuam txertatzeko sarbideak dira. Hauek dira, esaterako, dilema horietako batzuk: munduan […]
CEPES-ek Erosketa Publiko Arduratsuari buruzko eta Ekonomia Sozialeko enpresa eta entitateen kontratazio publikoaren sustapenari buruzko gida argitaratu du. Gidak, Sektore Publikoaren Kontratuen 9/2017 Legea indarrean sartzearen ondorioz agertutako lege-panorama zehatz-mehatz aztertzen du, Ekonomia Sozialeko enpresa eta entitateen partaidetzaren sustapen ikuspuntu batetik. Kontratazio publiko arduratsuko politikak garatu nahi dituzten Administrazioentzat tresna erabilgarria izango da, baita gai […]
Zentzuz Kontsumituk Bizilurrek bultzatutako mapa bisitatzera gonbidatzen zaituzte. Mapa hau elikadura burujabetza lurraldeko eraldaketa politiko ikuspegiaren inguruko ikasketa eta hausnarketa kolektibo baten ondorio izan da. Elikadura eskubide eta eraldaketarako motor gisa irudikatzen du Bizilurrek eta ingurumen eta sozial-sistema justuago, orekatuago eta jasangarriago bat sustatu ahal duela uste du, bizitza erdigunean jarriko duena. Gainera, lurraldea eta bertakoa bide estrategiko […]