Hiri berri bat ezagutu
Vitoria-Gasteiz bidezko merkataritzaren alde
Zentzuz Gasteizko Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsuko Sarea da, eta lau erakundek osatzen dute: SETEM Hego Haizea, medicusmundi Araba eta Bide Bidean.
Sare honek bidezko merkataritza eta ondasun eta zerbitzuen kontsumo arduratsua sustatzen ditu gure hirian, ikuspegi global eta feministatik, arreta berezia jarriz sistema ekonomiko globalizatuak gizartean eta ingurumenean dituen eraginei eta ekoizpen- eta kontsumo-kate osoan giza eta lan-eskubideak errespetatzeari. Hori guztia hiriko beste eragile eta erakunde batzuekin sarean eta Gasteizko Udalaren laguntzarekin, urteko lankidetza-hitzarmen baten bidez.
Begiratu MapaZentzuz-ek eskaintzen dituen sektoreak
Kontsumo kontziente eta arduratsurako gida aurkezten dizuegu, Arabako elkarteentzakoa. Gasteizen kontsumo-eredu nagusitik aparteko beste aukera bat osatzen duten ekimen eta enpresa zein denda txiki batzuk dauzkazu gida honetan. Gida gonbidapen bat da kontsumitu ohi ditugun gauzen atzean zer dagoen berriz pentsa dezagun, eta gure eguneroko bizitzan eraldaketa txikiak egiteko hurbilen ditugun baliabideak ezagut ditzagun. Atal […]
Iraila heltzear dago baina oraindik udan gaude. Horregatik, Zentzu Kontsumituk udako produktuak kontsumitzera gonbidatzen zaitu!
Inozi pentsatu duzu zenbat kilometro egiten ditu tomate batek gure mahaira iritzi baino lehen? Zentzuz Kontsumitu-k gure ohiturak aldatzea eta tokian-tokiko produktuak erostea proposatzen digu. Hemen aurkituko dituzu, kontsumitzeko HAINBAT AUKERA desberdin; hautabide hauek pertsona ekoizleen lan- eta bizitzabaldintza egokiak, duinak, sustatzen dituzte eta ingurumena errespetatzen dute. Open publication – Free publishing – More consumo