Hiri berri bat ezagutu
Vitoria-Gasteiz bidezko merkataritzaren alde
Zentzuz Gasteizko Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsuko Sarea da, eta lau erakundek osatzen dute: SETEM Hego Haizea, medicusmundi Araba eta Bide Bidean.
Sare honek bidezko merkataritza eta ondasun eta zerbitzuen kontsumo arduratsua sustatzen ditu gure hirian, ikuspegi global eta feministatik, arreta berezia jarriz sistema ekonomiko globalizatuak gizartean eta ingurumenean dituen eraginei eta ekoizpen- eta kontsumo-kate osoan giza eta lan-eskubideak errespetatzeari. Hori guztia hiriko beste eragile eta erakunde batzuekin sarean eta Gasteizko Udalaren laguntzarekin, urteko lankidetza-hitzarmen baten bidez.
Begiratu MapaZentzuz-ek eskaintzen dituen sektoreak
Zure eguneroko bizitzan kontsumo arduradun baten lanean ari zara? Bertako eta kalitateko produktuak kontsumitu nahi baduz? Horrela bada, hona hemen behar zenuen Gasteizko kale-izendegia. Kale-izendegi honi ezker jakingo duzu zer eta non erosi bidezko merkataritzako produktuak, gure inguran sortutako produktuak aeta ingurugiroa errespetatzen duten produktuek. Open publication – Free publishing – More consumo
“Inor leher eginda utzi gabe, kafe on batez gozatu” lelopean, maiatzaren 12an (larunbata), eguerdiko 12:00etan, ehun bat herritan izango dira kafea ehotzen ariko diren pertsonen kontzentrazioak, Bidezko Merkataritzaren Mundu Eguna dela eta. Bidegabekeria egoeren gainean arreta jartzea bilatzen da ekintza horrekin, hain zuzen, kafearen eta bestelako artikuluen ekoizpenarekin eta merkaturatzearekin loturik ematen, baina ikusten ez […]
Zentzuz Kontsumitun, lantzen ditugun gaietan sakondu nahi dugu, eta gai horietako bat bidezko merkataritza da. Horregatik, duela gutxi, barne-prestakuntzako lantegi bat antolatu dugu merkatuan bidezko merkataritza ziurtatzeko dauden zigiluei buruz. Prestakuntzak balio izan digu halako zigiluen esanahia zehaztean sortzen zaizkigun dudetako batzuk argitzeko. ZK-ko lau erakundeok landu genituen gaien inguruko laburpen txiki bat erantsi dizuegu, […]