Hiri berri bat ezagutu
Vitoria-Gasteiz bidezko merkataritzaren alde
Zentzuz Gasteizko Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsuko Sarea da, eta lau erakundek osatzen dute: SETEM Hego Haizea, medicusmundi Araba eta Bide Bidean.
Sare honek bidezko merkataritza eta ondasun eta zerbitzuen kontsumo arduratsua sustatzen ditu gure hirian, ikuspegi global eta feministatik, arreta berezia jarriz sistema ekonomiko globalizatuak gizartean eta ingurumenean dituen eraginei eta ekoizpen- eta kontsumo-kate osoan giza eta lan-eskubideak errespetatzeari. Hori guztia hiriko beste eragile eta erakunde batzuekin sarean eta Gasteizko Udalaren laguntzarekin, urteko lankidetza-hitzarmen baten bidez.
Begiratu MapaZentzuz-ek eskaintzen dituen sektoreak
Euskal Herriko Hazien Sareak eta Zentzuz Kontsumitu Kolonbiako Caucako EDGAR RAÚL IBÁÑEZ liderra indigenaren hitzaldira gonbidatzen zaituzte: Noiz: Abenduak 3 Ordua: 12.45 Lekua: Arkaute Nekazaritza Institutua Ibañezek Caucako herri indigenek elikadura subiranotasunaren eta lurraren aldeko bultzatzen duten borrokari buruzko hitz egingo du.
Azaroaren 10ean eta 11n, “Etxeko eta Zainketetako Emakume Langileak Borrokan” I. Jardunaldiak egingo dira Bilbon. Egun horietan, etorkizuneko urratsen eztabaida eta plangintza egingo ditugu taldeetan, eta, bertan, sektorerako ikaskuntza-esperientziak gizarteratuko dira; esate baterako, ikerketak, taldeen antolamendurako prozesuak eta zenbait emakume kideren bizitzako historiak eta borroka. Era berean, partaidetzazko tailerrak eta jarduera kulturalak egingo direnez, gaia […]
Hemen eta han, feministak, baserritarrak eta elikadura burujabetzaren aldeko borrokalariak. Paraguai eta Euskadiko emakume baserritarren arteko elkarrizketak lelopean, Astezkenak Elikadura Subiranotasunaren Aldeko saioa Urriaren 24an ospatuko dugu. Parte-hartzaileak: Belén Romero, Paraguay-ko Mujeres Campesinas e Indígenas Conamuri elkarteko kidea Mila Madinabeitia: Baserritara. Ugala kooperatiboaen kidea Lekua: Bioali egoitzan (Txalaparta, 23) Eguna: Urriaren 24an Ordua: 19.00etan